Pasa den igandean, Mugikortasunaren Europako Astearen baitan Irunen egindako bigarren eskuko patinete elektrikoen eta bizikleten merka2dasoak balantze oso positiboa utzi du.
Merkatuan zehar, salgai jarri ziren 104 patinete eta bizikletetatik 60 bizikleta eta bi patinete elektriko saldu ziren, hau da, eskuragarri zeuden artikuluen % 59. Gainera, egun osoan zehar bildutako jende andanak ekimen honen arrakasta azpimarratzen du.
Txinzerrek eskerrak eman nahi dizkie herritarrei eta, beste behin, Merka2dasoa ekitaldi arrakastatsua eta gogoangarria izan zedin lagundu zuten guztiei. Eskerrik asko guztioi! Jarrai dezagun mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egiten.
