Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Jai garbiago eta iraunkorragoen aldeko konpromiso irmoa

• Guztira 16.416 edalontzi berrerabilgarri banatuko dira sei txosnetan.

• Jaietan, inbertsio ekonomikoa % 53 handituko da. Ohiko zerbitzua indartu egingo da, eta 55 lanaldi gehiago egingo dira guztira.
 
‘Ospatu eta zaindu ingurumena! Gozatu jaiak arduraz eta birziklatu leloarekin bat eginez’ Txingudiko Zerbitzuak prest dago Guadalupeko Ama Birjinaren jaiei hasiera emateko. Aurreko urteetan bezala, irailaren 1etik aurrera dispositibo berezi bat zabaldu da, giza baliabideak eta baliabide teknikoak areagotuz, jai garbiagoak eta ingurunearekiko errespetuzkoagoak bermatzeko konpromisoarekin.
 
Kaleak garbi mantentzeko, zerbitzu erregularra indartuko da irailaren 3tik 11ra. Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuen kudeatzaileak 11.727,96 €-ko inbertsio ekonomiko gehigarria iragarri du, hau da, ohiko kostua baino % 53 handiagoa.
 
Baliabideak handitzea eremu estrategikoetan
ValentĂ­n Gonzálezek, hondakinen eta hiri-garbiketaren arduradunak, jaietan zerbitzuak izan dituen hobekuntzak azpimarratu ditu: “Jaiegunetan zehar langileen kopurua handituko da, 55 lanaldi gehiago emango dira,  jaiegun guztietan kale garbiak bermatzeko”. Gonzalezen arabera, garbiketa-brigadak eguneko lehen orduetatik jende gehien biltzen den eremuak errazteko eta urez garbitzeko antolatuko dira. Gainera, hala behar duten irlatxoak husteko maiztasuna handituko da.
 
Edalontzi berrerabilgarriak
Aurten, Txingudiko Zerbitzuakek 16.416 edalontzi berrerabilgarri jarriko ditu Bentako sei txosnen eskura, horietako bakoitzerako 2.736. Erabilera mekanika ohikoa izango da, Zubiturren esanetan: “Edalontziak euro batean egongo dira eskuragarri txosnetan, eta nahi beste aldiz erabili ahal izango dira. Ondoren, edalontzia txosnan entregatzean, euroa itzuliko da. Horrela, erabili eta botatzeko plastikozko ontzien bolumena murriztu nahi da, eta jaietan sortzen diren hondakinak minimizatu”. Jaiak amaitutakoan, Txingudiko Zerbitzuak, itzultzen diren edalontzi guztiak biltzeaz arduratuko da, eta enpresa espezializatu batean garbituko dira, ondoren erabiltzeko.

Birziklatzeko gune bereziak
Aurreko urteetan bezala, birziklatzeko 15 gune berezi jarriko dira joan-etorri handieneko guneetan, behar bezala seinaleztatuta eta gaikako bilketari begira.
 
2 Butron pasealekua
4 San Pedro kalea
2 Arma Plaza
1 Kasino Zaharra
2 Azoka-esparrua
2 Zezen-plaza
2 Jostaldi
 
Bestalde, txozna bakoitzak 120Lko hiru edukiontzi izango ditu hondakin organikoetarako, ontzietarako eta beirarako. Era berean, kanpoaldean txozna guztiek erabiltzeko beirarako hiru iglu eta kartoizko ontzietarako edukiontzi handiak jarri dira.
 
Txingudiko Zerbitzuak-ek gogorarazi nahi du hartutako neurri horiek ondorioak izateko gakoa hondakinen sorrera murriztea dela, eta herritarrei dei egiten zaie neurri horiek errespetatzeko, birziklatzeko eta gaikako bilketarako guneak erabiltzeko.
 
 

Web orriaren oina
© 2023 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)