- BIDASOS 2030en logo berriarekin banatutako 15.956 edalontzi berrerabilgarrietatik 9.710 berreskuratu dira guztira, eta 6.246 galdu edo hondatu egin dira.
- Errefusak % 4,4 egin du gora iazkoarekin alderatuta.
Txingudiko Zerbitzuek San Pedro eta San Martzial jaietan ezarritako dispositibo bereziaren balantze positiboa egin dute. Alde batetik, zerbitzu guztiak aparteko ezustekorik gabe egin dira hirian, eta, bestetik, emaitzek erakusten dute herritarrek gero eta kontzientzia handiagoa dutela jaietan ohitura iraunkorrak hartzearen garrantziaz. Hala ere, hobetzeko tarte handia dago oraindik, batez ere hondakinak modu lokalizatuan sortzen dituzten jardueretan, hala nola Ficobako erakustazokan eta herri bazkarietan.
Guztira, ekainaren 23tik uztailaren 1era 855,16 tona hondakin bildu da, hau da, iaz baino % 4,29 gehiago: 95,94 tona materia organiko, 88,24 tona paper, 59,30 tona ontzi eta 611,68 tona errefusa. Bestalde, ohiz kanpoko 233.000 litro ur erabili da, 135 litro xaboi desinfektatzailerekin batera.
Urtero moduan, Txingudiko Zerbitzuak esfortzu berezia egin du baliabide tekniko zein pertsonalak areagotuz. Hiri-garbiketari dagokionez, jende gehien biltzen den puntuei eman zaie lehentasuna. Garbiketa-lanei ekin aurretik, 9 langilek osatutako talde batek gaikako bilketa egin ohi dute jardunaldia hasi aurretik 9 langilek osatutako talde batek baheketa bat egin du jardunaldia hasi aurretik eta egunero 290 kg ontzi eta 270 kg beira bildu dira lurretik.
Hondakinak errazago biltzeko, paperontzi selektiboak jarri dira hiriko 10 tokitan. Hala ere, ez dira behar bezala erabili, oro har, eta oraindik hobetzeko tarte handia dago. Hondakinen bilketari dagokionez, ikusi da koadrilen otorduetan hondakinak ez direla behar bezala bereizi, eta bidalitako 1.000 litroko 14 edukiontzietatik 3tan bakarrik lortu da behar bezala bereiztea. Horri dagokionez, Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuetako gerenteak gogorarazi du garrantzitsua dela jaiez modu arduratsuan gozatzea: "Pozik gaude hiria errespetatuz jaiez gozatzen dakiten herritarren erantzunarekin; oro har, herritarren erantzuna ona da eta Txingudiko Zerbitzuetatik eskaintzen ditugun baliabideak ondo erabiltzen dituzte. Hala ere, beharrezkoa da jaietako jardueren antolaketan parte hartzen duten pertsonek aktiboki laguntzea hondakinen bilketa hobetzen jarraitzeko eta jai garbi eta jasangarriak lortzeko".
Txosna gunea
Aurten, lehenengoz, bi txandatan banatu dira edalontzi berrerabilgarriak (bata ekainaren 21ean eta bestea lehen asteburuaren ondoren), Urdanibia plazako lau txosnek eskatutako kopuruaren arabera. BIDASOS 2030en logo berriarekin entregatutako 15.956 edalontzi berrerabilgarrietatik 9.710 itzuli dira festak amaitzean, garbitu eta beste ekitaldi batzuetan berrerabiltzeko, eta 6.246 baso galdu edo hondatu dira.