Txingudiko Zerbitzuak arrakastaz amaitu dituzte Eguzkitzako kolektoreko obrak, hala nola izen bereko kalearen berrurbanizazio osoa. Joan den ostiralean zabaldu zen berriro kalea trafikora, zirkulazioa normaltasunera itzuliz.
Euri-urak husteko azpiegitura berri hau inplikatutako guztien konpromiso eta dedikazioari esker arrakastaz gauzatu da. Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuetako zuzendari gerentearen arabera, lana parte hartu duten eragileen arteko profesionaltasunaren eta lankidetzaren benetako adibidea izan da: "Urbycolan enpresa kontratistaren, Injelanen ardurapean dagoen obraren zuzendaritzaren eta bertan parte hartu duten Txingudiko Zerbitzuetako langileen jardun bikaina nabarmendu eta eskertu nahi dugu, haien lankidetza funtsezkoa izan baita proiektu hau arrakastaz gauzatzeko”.
Era berean, Txingudiko Zerbitzuetatik obrek eragindako herritarren pazientzia eta ulermena aitortu eta eskertu nahi ditugu, prozesu osoan jarrera eredugarria erakutsi baitute.
Eguzkitza kaleko kolektorea egiteko lanak iazko urrian hasi ziren eta ekainaren 23an amaitu dira. Aldi horretan, batez ere, euri-urak husteko kolektorea eraiki da Eguzkitza eta Ama Birjina Mirarietakoa kaleetan, arroaren goiko aldeetako euri-urak ebakuatzeko (Kale Nagusia, Aranzateko Jauna eta Gaingainean muinoa) eta zuzenean Dunboa ubidera husteko; horrela, Urdanibia plazako eremua eta inguruak uholdeetatik babestuko dira. Gainera, ur beltzen sarea, ura banatzeko sarea eta argiteria-hodiak berritzeko aprobetxatu da obra, baita Eguzkitza kaleko espaloien zabalera handitzeko ere, bizilagunentzako irisgarritasun handiagoa emanez.