Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Kanal Etikoa

Zer da Kanal Etikoa?

TXINZERen Integritate Eskuliburuaren funtsezko tresna da, eta erakundearen ingurunean legez kontrako edo irregularrak izan daitezkeen jokabideei buruz jasotzen diren komunikazioak edo salaketak modu erraz eta arinean kudeatzeko aukera ematen du.

 

Parte hartu eta lagundu Integritatearekiko dugun konpromisoan hobeak izaten!

Ez zaude bakarrik, zure ondoan egongo gara prozesu osoan!

Zurekin beteko dugu!

Txinzer Kanal Etikoa

 

Zer gai jakinaraz edo sala ditzaket Kanal Etikoaren bidez?

Kode Etikoaren aurkako jardunbideak; funtzionario eroskeria edo influentzia trafikoa; negozioetako ustelkeria; EBko, Ogasuneko edo Gizarte Segurantzako funts edo aurrekontuei iruzur egitea; laneko segurtasuna eta osasuna; sexu jazarpena edo sexuagatiko jazarpena; berdintasuna eta diskriminazioa; arau hauste administratibo larriak edo oso larriak; beste batzuk; aurreko gaiekin lotutako kontsultak.

Zein gai ez da komunikatu edo salatu behar Kanal Etikoaren bidez?

Kanal hau ez da abisuen, kexen edo iradokizunen postontzia (adierazitako gaiei eragiten dietenean izan ezik), eta ez da gure bezero eta hornitzaileekin komunikatzeko bide arrunta. Horretarako, webgunearen hasierako orrian identifikatutako harremanetarako bitartekoak erabili beharko dira, eta ez kanal hau.

Nork erabil dezake Kanal Etikoa?

Kanal hau eskuragarri dago TXINZEReko langile guztientzat, Administrazio Kontseiluko kideentzat, kontratistentzat, hornitzaileentzat, zerbitzu publikoen erabiltzaileentzat eta TXINZERekin lan testuinguru edo testuinguru profesional batean harremanetan dauden hirugarrenentzat.

Nola tratatuko da nire informazioa?

Ematen duzun informazio guztia konfidentziala da. Gainera, modu anonimoan egin dezakezu zure komunikazioa edo salaketa.

Zer ondorio ditu erabiltzeak?

TXINZERek uneoro bermatuko du informatzailearen salatzailearen konfidentzialtasuna eta errepresaliarik eza fede onez egindako komunikazioen aurrean.

Nola aurkez dezaket informazioa, komunikazioa, salaketa edo kontsulta?

Lehentasuna txinzer.canaletico.app bidez izango da, eta idatziz zein ahoz aurkeztu ahal izango da. Esteka honen bidez edo pantailan agertzen den QR kodea eskaneatuta sar zaitezke. Hemen duzu TXINZERen Kanal Etikoa erabiltzeko eskuliburua, app aren erabilera erraztu eta prozesuan gidatuko zaituena.

Era berean, honako bide hauen bidez ere aurkeztu ahal izango dira:

  • Idatziz, postaren bidez, Kanal Etikoa eta salaketak kudeatzeko prozedura arautzen duen Arauaren 9.1 atalean jasotako jarraibideak jarraituz.
  • Ahoz, 943 639 279 telefono zenbakira deituz eta mezua utziaz edo sistemaren arduradunarekin elkarrizketatuz . Horretarako, ahots mezu bat bidali beharko da zehaztutako zenbakira , harremanetarako datuak emanez.

Dokumentazioa

Integritatearen eskuliburua [PDF]

Kode Etikoa [PDF]

Araudia betetzeko politika [PDF]

Kanal Etikoaren politika [PDF]

Kanal etikoa eta salaketak kudeatzeko prozedura arautzen dituen araua [PDF]

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)