Datorren igandean, ekainak 4, Txingudiko Zerbitzuakek antolatutako bigarren eskuko bizikleta eta patinete elektrikoen azoka ospatuko da. Merkatua Hondarribiko Arrantzale auzoan egingo da, 11:30etik 14:30era.
Merka2dasoaren helburu nagusia sortzen ditugun hiri-hondakinen prebentzioa sustatzea da, herritarrei berrerabiltzeko topagune bat eskainiz. Horregatik, salgai jartzen diren bizikleta eta patinete elektriko guztiak jada erabilitakoak izan beharko dute eta egoera ezin hobean egon. Ezingo da material berririk edo stockik saldu.
Bizikleta edo patinetea saldu nahi duenak aurretiazko hitzordua eskatu beharko du esteka honetan klik eginda edo 900 119 384 telefono zenbakira deituta ekainaren 1eko 14:00ak baino lehen. Plaza-kopurua mugatua da, 120 guztira, beraz, izena emateko epea ekainaren 1a baino lehen itxiko da plaza guztiak agortzen badira.
Adin nagusikoek bakarrik hartu ahal izango dute parte eta NANa eta telefono zenbakia eman beharko dituzte. Bizikleta eta patinete elektrikoak bakarrik onartuko dira, eta inoiz ez 500 €-tik gorako prezioan.
