Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Txingudiko Zerbitzuak "Txingudi Data Driven Bay" (TD2B) proiektua aurkeztu du Uraren Ziklo Integrala Digitalizatzeko PERTEra

·       Enpresak Irunen eta Hondarribian uraren kudeaketaren eraginkortasunarekin, iraunkortasunarekin eta kalitatearekin duen konpromisoa indartzen jarraitzen du eta datuetan oinarritutako filosofia berretsi.

·       10,8 milioi euroko inbertsioarekin, prozesuaren digitalizazio osoak datuak erabakiak hartzeko informazio baliagarri bihurtuko ditu.

Txingudiko Zerbitzuak-ek “Txingudi Data Driven Bay” Hiri Uraren Ziklo Integrala Digitalizatzeko PERTEra aurkeztutako proiektuaren berri eman du komunikabideen aurrean, Irungo alkate Jose Antonio Santanorekin eta Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazurekin batera. Leire Zubitur Txinzerreko gerenteak azpimarratu duenez, “asmo handiko proiektua da, eta enpresak ezarritako ildo estrategikoari jarraituz, Irunen eta Hondarribian ura hartzeko, hornitzeko, saneatzeko, arazteko eta isurtzeko sistemak erabat digitalizatzea du helburu”. Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren laguntzen deialdirako aurkeztutako aurrekontua 10.891.282 eurokoa da, eta horietatik % 75eko dirulaguntza eskatu zaio Ministerioari, 8 milioi euro baino zertxobait gehiago.

"Txingudi Data Driven Bay" proiektuan tresna teknologiko aurreratuak erabiliko dira, hala nola Adimen Artifiziala eta Machine Learning. Tresna horiei esker, datu-kopuru handiak aztertu eta ur-baliabideak hobeto ezagutuko dira. Horrek, aldi berean, uraren kudeaketa eraginkorragoa izatea eta Irungo eta Hondarribiko herritarrei kalitate handiagoko zerbitzua eskaintzea ahalbidetuko du.

Trantsizio Ekologikoko Ministerioak abiarazitako laguntzen deialdira aurkeztutako proiektu honi esker, uraren ziklo integralaren kudeaketa nabarmen hobetuko da. Hori lortzeko, kudeaketa-adierazleen kopurua bikoiztuko da, eta funtsezko puntuetan sentsorika desberdina ezarriko da. Sentsorika horren bitartez, ahal bezain beste datu jasoko dira etengabe eta denbora errealean Eragiketa Adimendunen Zentroan, eta bertan aztertuko dira Adimen Artifizialeko teknologia eta Big Data erabiliz erabakiak ahalik eta azkarren hartzeko modua hobetu eta iragarpen-ereduak sortzea errazagoa izan dadin.

Bildutako datuei esker uraren ekoizpena herritarren eskarira egokituko da, kostu operatiboak murriztu eta ur-hornidura eraginkorragoa bermatuko dira. Gainera, uholdeen ondorioak minimizatzeko neurriak hartu ahal izango dira, bai eta eroanbideetan ur parasitoen sarrerak murrizteko ere. Horrela, azpiegituran kalteak saihestuko dira eta itsasora egiten diren isurketa kopurua txikiagotuko da. Era berean, modu eraginkorrean erantzun ahal izango zaio ur-eskasiari, neurriak hartu ahal izango dira eurite handiko aldietan gainezkatzeak murrizteko, uraren kalitatea denbora errealean ezagutuko da, ihesak detektatu ahal izango dira eta baita aurreikuspenak aztertu eta emariak kontrolatu ere. Horri guztiari eta kokapen-sistema geografiko hobetu bati esker, baliabideak benetan beharrezkoak diren lekuetan zehaztu eta mugatuko dira, haien eraginkortasuna maximizatuz eta hondakinak murriztuz. Laburbilduz, aurkeztutako proiektua funtsezkoa izango da uraren ziklo integralaren kudeaketa digitala eta jasangarria bermatzeko eta ingurumena babesten laguntzeko.

“Txingudi Data Driven Bay”-ren helburua kudeaketa jasangarriagoa eta seguruagoa lortzea da, datuengandik balioa atera eta informazioa adimen bihurtuz modu eraginkorragoan eta iraunkorragoan kudeatzeko. Kudeaketa hori erraztuko duten irtenbide teknologikoak sei jarduera nagusitan antolatu dira. Lehenengo jarduerak aktibo guztiak irudikatu eta digitalizatuko ditu, eta Irungo eta Hondarribiko ur-baliabideak biltzeko, hornitzeko, saneatzeko, isurtzeko eta arazteko sistemak ebaluatuko ditu. Gainera, uraren zikloaren lau fase horietan kudeaketaren eraginkortasuna handitzeko lau jarduera gauzatuko dira. Jarduera nagusi horiei esker, besteak beste, baliabide hidrikoen aurreikuspenean oinarrituta ur eskaria zehaztuko da eta, era horretan, ur-ekoizpena biztanleen eskarira egokituko da, erregistratu gabeko ur-bolumena % 33 murriztuko da (% 30etik % 20ra), ur bizkorren bolumena % 50 gutxituko da (marea-iragazketak, euri-ur hidraulikoak) saneamendu-sarean, edota arintzeetan hondakin lodi eta flotatzaileen % 100 ezabatzea lortuko da.

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)