Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Banaketa sarea berritzeko lanak hasi dira Irungo Araba kalean

  • Azken jarduketa horrekin amaituko da Irungo edateko ura banatzeko sare nagusiaren berrikuntza osoa.
  • Obrak 286.000 euroko aurrekontua du eta 14 aste inguruko iraupena izango du.

2023ko urtarrilaren 23a

Aste honetan hasiko dira Irungo edateko ura banatzeko sare nagusia berritzeko lanak. Arteria berriak Bentetako industrialdea hornitzeko balioko du, eta, era berean, auzoko hiri-bilbearen banaketa hobetuko du.

Aurreko jarduketetan arteriaren zenbait zati egin ziren, baina oraindik beste bi zati amaitu gabe zeuden Araba kalean; Pasquier enpresaren aurrean dagoen aparkalekuaren amaieratik Harmugarrieta kalearekiko bidegurutzeraino doana eta Elatzeta ikastetxearen eta Andrearriaga kalearekiko lotunearen arteko zatia, Tesako biribilgunearen aurretik. Arteria 300 mm-ko diametroa eta 405mm-eko luzera duen galdaketa-hodi batek osatuko du.

Honako jarduera 2017-2025 Inbertsio Programaren barruan kokatzen da, eta, zehatzago, eskualdeko edateko uraren banaketa-sarea hobetzeko planaren barruan.

Obrak 286.000 euroko aurrekontua du eta 2023ko maiatzaren hasierara arte irautea aurreikusten da. Hala eta guztiz ere, obrek dirauten bitartean Araba kaletik zirkulatzen jarraituko da une oro, baina zenbait aparkaleku kendu beharko dira, nahikoa aurrerapenaz ezagutzera emango dena.

 

Web orriaren oina
© 2023 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)