

DBH 1 - DBH 2 - DBH 3 - DBH 4



Programaren deskribapena
Zisare programa urte osoko proiektu bat da eta maila batekin edo ikas-talde batekin egiten da lan ikasturte osoan zehar. Honen bitartez, ikasleek ikastetxean sortzen diren bio-hondakinak aprobetxatuz konposta egiten dute eta guzti honi etekin didaktiko bat ateratzen zaio ikasleek konpostajean aditua den pertsona baten laguntzaz.
Ikasleekin ordu beteko hiru saio egiten dira:
- Konpostatzen ikasteko formakuntza tailerra (derrigorrezkoa).
- Laborategi tailerra: mikroskopio digitala erabiliz materia organikoko deskonposatzaileen azterketa egiten den tailer dinamikoa.
- Konpostagailutik konposta ateratzeko hustukera tailerra.
Horretaz gain, ikasleek astean behin gutxienez isurketak egin beharko dituzte konpostagailuan, baita parametro fisiko-kimiko eta organoleptikoak neurtu ere. Datu hauek jaso eta bidali behar dizkiguzue.
Hilean behin, konpostatzean aditua den teknikaria ikastetxetik pasatzen da lana eta konpostagailua ikuskatzeko.
Oharrak
- Zisaren parte hartzen duten ikastetxeek material didaktikoa izango dute eskura.
- Zerbitzua doakoa da.
- Beti irakasle bat egon behar du gutxienez saioa egiten den bitartean.
AGENDA 2030Garapen jasangarriaren helburuak


