Batxilergoa
Ibilaldiaren deskribapena
Elurretxeko lepotik Irugurutzetako mini zentral hidraulikora egiten den 5 orduko mendi ibilaldi bat da.
Ibilaldi honen helburua Txingudiko Zerbitzuak kudeatzen duen uraren bidea ezagutzea eta bide horrek inguratzen duen paisaiaz jabetzea da modu dibertigarri batean. Horretarako, ikasleak talde txikitan banatuko dira eta erronka desberdinak gainditu beharko dituzte denbora jakin batean ibilaldian zehar egingo diren geldiune desberdinetan. Erronka hauek gainditzeko, talde bakoitzari material ezberdinez (iparrorratza, mapak, prismatikoak, termometroa...) osatuta dagoen motxila bat banatuko zaio. Garrantzitsua da talde bakoitzean gutxienez smartphone bat egotea, izan ere argazki-kamera, kalkulagailua eta kronometroa ezinbestekoak izango baitira probak gainditzeko.
Oharrak
- Zerbitzua doakoa da. Garraioa bakoitzaren esku gelditzen da.
- Gutxienez 2 arduradun joan beharko dira taldearekin.
- Gomendagarria da tailer hau iraila-urrian edo martxoaren erdialdetik aurrera egitea.