

Batxilergoa
Irakasleak



Jardueraren deskribapena
Escape Hall-a Garapen Jasangarrirako 17 Helburuen gaira egokituta dagoen joko bat da, eta arreta berezia jartzen du Txingudiko Zerbitzuak eskumenak dituen GJHetan (6, 11 eta 12).
Escape Hall honek 7 kutxa ditu, eta bakoitzean 3-4 partaide ibiliko dira jolasean planteatzen zaien enigma ebazteko helburuarekin. Horretarako talde bakoitzak 45 minutu izango ditu, eta bukaeran, hausnartzeko dinamika bat egingo da, tokiko ekintzak eta ingurumenarekiko konpromiso pertsonalek duten garrantzia ulertzeko.
Jolasa Txingudiko Zerbituak Istillaga Plazan dituen instalazioetan garatzen da eta gure ingurumen hezitzailearen eskutik dinamizatuta egongo da momentu oro.
Oharrak
- Zerbitzua doakoa da. Instalazioetaraino heltzea bakoitzaren esku gelditzen da.
- Beti irakasle bat egon behar du gutxienez saioa egiten den bitartean.
- Saio bat baino gehiago jarraian egin nahi izatekotan, ordu beteko tartea beharrezkoa izango da jolasa berriz ere martxan jarri ahal izateko.
AGENDA 2030Garapen jasangarriaren helburuak
