Gabonetako Haur Parkea (GHP)
Gabonetako jaiak tarteko, Irungo Udalak Gabonetako Haur Parkea antolatu zuen 2008ko abenduaren 17tik 2009ko urtarrilaren 4ra arte FICOBA erakustazokan. Gutxi gora-behera 20.000 lagun izan ziren bertan, eta horietatik 3.000 lagunek zuzenean parte hartu zuten Txingudiko Zerbitzuak elkarteak ipinitako standean.
Helburua, hurbildutakoei Mankomunitatearen irudi atsegina eskaintzea, parte hartzaileen, nagusiki neska eta mutilen, ingurumenaren aurreko sentsibilizazioan, hondakinen gaikako bilketan, hondakinak sorreran gutxitzeko gaian eta uraren ziklo integralean sakonduz.
2 tailer eskaintzen ziren hondakin materialetan eta etxeko hondakinen arrantzan –gerora gaika bilduak izan zitezen– oinarritutako jolas baten bidez. Standaren aurreko aldean, 4 x 3 metroko afixa handia, gaitzat gaikako bilketa zuena. Standean bazen, bestalde, bideo gune bat, gurasoei zuzendua, 40 hatzeko LCD pantaila batean Txingudiko uraren ziklo integralaren bideoa eskaintzen zuena.