Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Uraren ziklo integrala

Gizakiak dugun uraren beharra eta kontsumoa, ur honen kudeaketa eta guzti honek ingurumenean duen eragina aztertzeko instalazio ezberdinetara bisitak eskaintzen ditugu:

 

Elordiko edateko uren tratamendurako planta (EUTP)

LH 3 - LH 4 - LH 5 - LH 6
DBH 1 - DBH 2 - DBH 3 - DBH 4
1 h. 15 min.
Euskara - Gaztelania
Gutxienez 10 partaidek osatuko dute talde bakoitza, eta gehienez 50 lagunek

Jardueraren deskribapena

Etxeko txorrota irekitzen dugunean kalitatezko ur edangarria ateratzen zaigu. Baina zer dago guzti horren atzetik? Nondik dator edaten dugun ura? Ur asko kontsumitzen al dugu? Eta kalitatezkoa al da?

Bisita honen bitartez eskualdean dugun uraren beharraz eta kontsumoaz, edaten dugun uraren tratamenduaz eta guzti honek ingurumenean duen eraginaz jabetuko gara Elordiko Edateko Uren Tratamendurako Planta (EUTP) ezagutuz.

Oharrak

  • Zerbitzua doakoa da. Instalazioetara heltzea bakoitzaren esku gelditzen da.
  • Beti irakasle bat egon behar da, eta 20 ikasletik gorako taldeak gutxienez bi arduradunez lagunduta etorriko dira.
KONTUZ!

Instalaziora joan aurretik, begiratu nola iritsi.
Okerreko bidea aukeratuz gero, autobusak ezingo du buelta eman.

Autobusaren bidea
AGENDA 2030Garapen jasangarriaren helburuak

Erronka urdina

LH 5 - LH 6
1h.
Euskara - Gaztelania
Gutxienez 10 partaidek osatuko dute talde bakoitza, eta gehienez 50 lagunek

Jardueraren deskribapena

Ohiko bisita gidatu batetik urrun, ikasleak izango dira beren kabuz talde txikitan instalazioan bidea egingo dutenak, beti ere arduradun baten presentzian.

Gainditu beharreko erronka bat izango dute: Endara urtegitik iristen den ura Elordiko araztegian nola tratatzen den ikusi, ikasi eta ulertzea. Horretarako altxorraren bila jolasean oinarritutako dinamika izango da, eta talde bakoitzak duen tabletak markatuko dizkiete jarraitu beharreko pausuak.

Oharrak

  • Zerbitzua doakoa da.
  • Garraioa bakoitzaren esku gelditzen da.
  • Irakasle bat egon behar da beti, eta 20 ikasletik gorako taldeak gutxienez bi arduradunekin joango dira.
KONTUZ!

Instalaziora joan aurretik, begiratu nola iritsi.
Okerreko bidea aukeratuz gero, autobusak ezingo du buelta eman.

Autobusaren bidea
AGENDA 2030Garapen jasangarriaren helburuak

 

 

Atalerrekako hondakin uren araztegia (HUA)

DBH 1 - DBH 2 - DBH 3 - DBH 4
1 h. 30 min.
Euskara - Gaztelania
Gutxienez 10 partaidek osatuko dute talde bakoitza, eta gehienez 50 lagunek

Jardueraren deskribapena

Zer gertatzen da komunetik edo arraskatik behera doan urarekin? Modu egokian erabiltzen al ditugu gure baliabideak? Zein kalte jasaten ditu ingurumenak?

Bisita honen bitartez eskualdean dugun uraren beharraz eta kontsumoaz, zikintzen dugun uraren arazketaz eta guzti honek ingurumenean duen eraginaz jabetuko gara Atalerrekako Hondakin Uren Araztegia (HUA) ezagutuz.

Oharrak

  • Zerbitzua doakoa da. Instalazioetara heltzea bakoitzaren esku gelditzen da.
  • Beti irakasle bat egon behar da, eta 20 ikasletik gorako taldeak gutxienez bi arduradunez lagunduta etorriko dira.
AGENDA 2030Garapen jasangarriaren helburuak

 

 

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)