Datozen 10 egunetan, saneamendu-sarea konpontzeko lanek eragina izango dute Irungo Zubiaurre kaleko 9. zenbakiaren inguruko trafikoan.
Estolda zahar baten hondoratzearen ondorioz, berehala aktibatu behar izan da zonaldeko saneamendu-sarearen konponketa. Datozen egunetan, kolektore-tarte berri bat jarriko da, Hondarribia kalea berrurbanizatzeko obretan egindako sare berriarekin lotzeko, Zubiaurre kaleko eroanbide zaharrak erabili behar ez izateko.
Aurreikuspenen arabera, lanek zazpi egunetik hamar egunera arteko iraupena izango dute, eta Zubiaurre kaleko bi erreietako batean zirkulazioa eten beharko da.