Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

Sarrera

Txingudiko Zerbitzuak elkarteak hiri hondakinei begira aplikatzen duen kudeaketak Txingudi Aldeko Hiri Hondakinen Plan Integralean (2002-2016) adierazitako irizpideak jarraitzen ditu. Plan hori parametro iraunkorrak gogoan idatzia da, eta honako hauek jasotzen ditu:

  • Hiri hondakinen (HH) gaikako bilketa hiri aldean, landa eremuan eta industrialdeetan.
  • Eta hondakinak tratatzeko zentroetarako garraioa, hondakinok gerora birziklatzeko (gaikako bilketa), haiei balioa emateko (araztegiko lohiak) edo deuseztatzeko (zabortegia).

Deuseztatzeko hondakinak, nagusiki edukiontzi kolorez berdean jasoak, urte askoan utzi izan dira Errenteriako San Markosko zabortegian. Zabortegi hau itxi ondoren, Gipuzkoako zabortegien sarean uzten dira Zubietako (Donostia) errausteko planta (bioidortzeko sistemarekin eta energia berreskuratzeko sistemarekin) eraiki dezaten arte. Bestalde, Atalerrekako HUAPn hondakin urak araztuta sortzen diren lohi idorrak lehengai eta bioerregai gisa erabiltzen dira Donostiako Añorga auzoko Cementos Rezola fabrikan.

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)