Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Uholdeak saihesteko, euri-urak biltzeko kolektore berria ezarri da Anakan

Txingudiko Zerbitzuakek amaitu berri ditu Irungo Anaka auzoko Infanta Eulalia kalean euri-urak biltzeko kolektore berria ezartzeko lanak.

Obra lau hilabeteko epean egin da, eta guztira 215 metroko kolektore bat instalatu da, 300 eta 600 mm arteko diametrokoa. Kolektore berriak Infanta Eulalia kaleko 35. eta 37. zenbakiak zeharkatzen ditu Julian Gayarre kalearen bidegurutzeraino, non Irungo Lazareto Pecuarioren lurretan dagoen kolektorearekin lotzen den.

Kolektore berri honen helburua da eurite handiak gertatzen zirenean inguruko eraikinek jasaten zituzten uholdeak saihestea. Izan ere, Anaka auzoko gune zaharrenean, aipatutako Infanta Eulalia kalean zehazki, ura pilatzeko puntu baxu bat dago, eta haren irteera bakarra kolektore zahar bat zen, izaera unitariokoa eta 300 mm-ko diametrokoa. Hori dela eta, ez zuen ura husteko ahalmenik euri-jasetan eta horregatik, lehentasunezkotzat jo da kolektore hori ordezkatzea.

2017an inguru horretako saneamendu-hodiak berritu ziren, beraz, kolektore berri horrekin eta kaltetutako zonako zoruak eta zoladurak berrezartzearekin, eta, Infanta Eulalia kalearen kasuan, galtzada osoa asfaltatzearekin batera, Irungo eremu zaharrenetako sarea hobetuko da. Obraren inbertsioa, guztira, 240.000 €-koa izan da.

Jose Antonio Santanok, Txingudiko Zerbitzuakeko lehendakariak, zera azpimarratu nahi izan du: "Nahiz eta obra handia ez izan, inguruneko bizilagunentzako lasaitasun handia da, aldian-aldian uholdeak jasaten baitzituzten. Hala, aurreko asteetako euriteek kolektore berria proban jarri dute eta ez dute inolako gorabeherarik jasan” gehitu du Santanok.

Leire Zubiturrek, bestalde, auzoko bizilagunen jarrera nabarmendu nahi izan du, izan ere,boluntario eta gertuko agertu dira langileekin obra osoan zehar”.

 

Web orriaren oina
© 2022 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)