Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Mankomunitatearen ohiko batzarra: 2022ko aurrekontuak onartzea

Txingudiko Zerbitzuaken Mankomunitatearen Batzarrak, honako erabaki hauek hartzea eztabaidatu du:

  • 2021eko urriaren 13ko bilkuraren akta onartzea.
  • 2022rako aurrekontuaren hasierako onespenaren proposamena.
  • 2022rako Finantza Kontroleko Urteko Planaren berri emango da.
  • 2021eko 3. hiruhilekoaren aurrekontu-itxieraren berri emango da.
  • Informazioak, eskaerak eta galderak.

Hasiera batean, 2022rako aurrekontua onartzea eta jendaurrean jartzea, 15 egunez. 2022ko ekitaldirako egindako aurrekontuak uraren ziklo integraleko, hondakinaren ziklo integraleko eta bide-garbiketako zerbitzuen kostu finkatuak jasotzen ditu. Halaber, jarduera bakoitzaren garapeneko sarrerak eta gastuak jasotzen dituzten aurreikuspenezko emaitzen kontuak aurkezten dira, onartutako tarifa-sistemaren arabera, 2021eko ekitaldiaren itxieraren zenbatespenarekin konparatuta. Zenbatespen horiek egiteko, kontuan hartu da diru-sarrera eta gastuetan zenbatetsitako eragina, egungo pandemia-egoeragatik eta 2022 urte osoan izan dezakeen bilakaeragatik.

2022rako aurrekontu bateratua (Mankomunitatearena eta Txingudiko Zerbitzuak sozietatearena batuta) 30.775.765 €koa da.

  Txingudiko Zerbitzuak Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitatea
Uraren ziklo integrala 12.834.197 €  
Hondakinen kudeaketa
7.984.381 € 4.479.909 €
Hiri-garbiketa
5.477.278 €  

Ura

2022ko ekitaldirako, onartutako tarifak ez dira igoko 2021eko ekitaldikoekin alderatuta. Horrela, tarifengatik jasotako 9.731.595 euroko diru-sarrerak aurreikusten dira. Kontsumoari dagokion zifra horien aurreikuspenean kontuan hartu dira 2021ean etxeko kontsumoak izan duen beheranzko joera eta etxekoak ez diren kontsumoaren neurrizko hazkundea. Hala ere, 2022an kontsumoa murrizten jarraituko dela aurreikusten da, aipatutako osasun-krisiaren aurreko urteetan zegoen joerari jarraituz.

Azpimarratu behar da, tasak igo gabe, uraren jarduerarako aurrekontua 12.834.197 €-koa dela aurten, iazko aurrekontua baino % 16 handiagoa. Gastu arrunta % 2,78 haziko da aurreko urtearen aldean, eta aurreko urteetako baliabide propioen eskuragarritasunari esker, 2022ko inbertsioak % 44 handituko dira, hau da, 5.286.020 euroko inbertsioak egitea aurreikusten da.

Inbertsio nagusiak

Uraren Ziklo Integraleko jarduerarako inbertsioak, 2022. ekitaldirako, 5.286.020 €-koak izango dira; ekitaldiko baliabideekin 2.542.536 euro finantzatuko dira, eta gainerakoa aurreko ekitaldietako geldikinarekin.

Bilketaren eta baliabideen esparruan, jarduketa nagusitzat aurreikusten da Endarako urtegian emari ekologikoak erregulatzeko sistema bat jartzea. Domikoko presa Birgaitzeko Proiektu Integrala ere idatziko da. Izan ere, bere antzinatasuna dela eta, lehenbailehen hobetu behar dira egiturak, iragazgaizteak eta instalazioak. Era berean, Domikoko kanalaren zati batean iragazgaizte-lanak egingo dira, garraiatzean ahalik eta ur gutxien galtzeko. Horiek, aurreko urteetan gauzatzea aurreikusita zeuden obrak dira, eta hainbat arrazoirengatik 2022ko ekitaldira atzeratu dira.

Ur-hornidurako zerbitzuan, Iparragirre Garaiko eta Errandoneako deposituak birgaitzeko proiektuak idaztea aurreikusten da. Banaketa-sareei dagokienez, berritzeak aurreikusita daude Irungo Gabarrari Plazan, Bertsolari Uztapiden, Santa Elenan eta San Juan inguruan, halaber,  Hondarribiko hainbat lekutako asfaltatze-obrak gauzatuko dira, eta azkenik, Txingudiko Zerbitzuakek zuzenean kudeatutzen ditueen sareak berritzeko obrak.

Araba kaleko Bentetako industrialdea urez hornitzeko arteria nagusiaren exekuzioa osatzen duen obrari ere ekingo zaio.

Saneamendu-sareei dagokienez, zangarik gabeko birgaitze-jarduketak aurreikusi dira, bai eta Irun eta Hondarrribiko auzoetan zenbait jarduketa ere.

Beste jarduera garrantzitsu bat Santa Engraziako kolektore orokorraren azken zatia egitea izango da, Labreder eta Santa Engraziako biribilgunearen arteko Hondarribiko arroko isurketa guztien bilketa eta ermitaren inguruko intertzeptore nagusia lotuko dituena.

Era berean, urteko lehen seihilekoan Atalerrekako HUAren tratamendu-instalazioak hobetzeko aurreproiektua izatea aurreikusita dagoenez, kontu-sail bat aurreikusi da 2022ko ekitaldiaren amaieran dagozkion obrak hasi ahal izateko.

Hiri-drainatzearen eremuan, Eguzkitzako kolektoreari ekitea eta Uranzu inguruan ekaitz-tanga bat eraikitzea izango dira jarduketa nagusiak.

Hondakinak

2022an, gaikako bilketa egiten duten etxeen, merkataritza orokorraren, ostalaritzaren eta elkarte gastronomikoen hondakinen bilketa tasak izoztu egin dira. Edukiontzi marroia erabiltzen ez duten familientzat, etxekoak ez diren abonatuentzat eta sortzaile handientzat, ordea, igoera % 7,5ekoa izan da.

Hondakinen jardueran, 2022ko ekitaldirako aurreikusitako gastu arrunta 2021eko aurrekontuan aurreikusitakoa baino zertxobait handiagoa da (% 2,2); hala ere, inbertsioetarako partida nabarmen jaitsi da 2021eko ekitaldiarekin alderatuta, 2021a inbertsio handiko urtea izan baitzen, bai ibilgailu-flotan, bai edukiontziak berritzeko. 2022an 1.776.530 €-ko inbertsioak egitea espero da. Hori posible izango da aurreko ekitaldietan sortutako baliabide propioei esker eta 1.480.860 €-ko kanpo-baliabideei esker (mailegua).

Inbertsio nagusiak

2022an hondakinak biltzeko atzeko kargako bi ibilgailu erostea aurreikusten da. Irungo eta Hondarribiko edukiontziak berritzeko bigarren eta azken faseari ere ekingo zaio, bai eta materia organikoa biltzeko edukiontzietako sarraila elektronikoei ere.

Bestalde, hiriguneetan puntu txiki garbiak jartzea ere aurreikusten da, etxetresna elektriko txikiak, bonbillak, CDak eta abar utzi ahal izateko.

Azkenik, 2021ean ezartzen hasi zen zerbitzuak kudeatzeko plataforma amaitzea aurreikusten da, hondakinak biltzeko zerbitzuaren kalitatea, eraginkortasuna eta kontrola hobetzeko. Plataforma horri esker, uneoro jakin ahal izango da ibilgailu guztien GPS bidezko kokapena, pisatze-sistemaren datuak eta edukiontziak denbora errealean bolumetrikoki betetzeko sentsoreak sartu ahal izango dira. Gainera, ibilbideak optimizatu ahal izango dira, bilketa-maiztasunak aldatzeko beharra baloratu ahal izango da, eta eremu jakin batean zenbat edukiontzi behar diren ere kalkulatu ahal izango da.

Laguntzak

Kalteberatasun-egoeran dauden familientzako laguntzek indarrean jarraitzen dute, eta horiei esker uraren eta zaborren ordainagiriaren %50 salbuestu ahal izango dute. Laguntza hori, batez ere, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonei zuzenduta dago. Hala eta guztiz ere, ezinbestekoa da edukiontzi marroiaren edo autosonpostaje-sistemaren kanpainan alta emanda egotea, eta, altan emanda egon ezean, eskaera egin aurretik egin ahal izango dute. Gainera, uraren erabilera jasangarria egin beharko dute, hau da, 120 litrotik beherako kontsumoa egin beharko dute biztanleko eta eguneko.

 

Web orriaren oina
© 2022 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)