Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

2021eko urriaren 13ko ohiko batzarra

Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateko Batzarra gaur goizean bildu da gai hauek aztertzeko:

1.- 2021eko martxoaren 22ko, ekainaren 1eko eta uztailaren 29ko bilkuretako aktak onartzeko proposamena

2. Hondakinen tasa / tarifa

Hiri hondakin solidoen bilketa, garraio, tratamendu eta aprobetxamendu edo ezabaketaren alta eta bajako kudeaketari dagozkion zerbitzuen tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren hasierako onespen proposamena.

2021erako proposatzen da tasak eta tarifak izoztea “familia jasangarrientzat”, hau da, materia organikoaren gaikako bilketaren erabilera eraginkorra egiten duten etxeentzat, bai eta saltokientzat, ostalaritzarentzat eta elkarte gastronomikoentzat ere. Edukiontzi marroia erabiltzen ez duten familientzat, etxekoak ez diren erabiltzaileentzat eta sortzaile handientzat, ordea, igoera % 7,5ekoa izango da.

Horrela, Txingudiko Zerbitzuakek edukiontzi marroiaren erabilera sustatzen jarraitu nahi du, baita pandemian orohar gehien sufritu duten sektoreak babesten ere.

%7,5eko igoera, hein handi batean, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azken bi urteetan izan duen %2ko igoerari zor zaio- haiek arduratzen dira errefusa eta biohondakinen frakzioa altan kudeatzeaz-  baita ere azken bi urteetako (2020 eta 2021) tasa izoztu izanari ere.

Materia organikoa bereiztea funtsezko faktore bihurtu da hondakinen kudeaketan, birziklatze-tasa handitzeak zabortegira bidaltzen diren hondakinen bolumena automatikoki murriztea baitakar. Beraz, familia jasangarrien aurrezpen ekonomikoa gero eta nabarmenagoa da.

2022ko tasak

  • Materia organikoa bereizten duten familiak: 134,12 € BEZ barne urtean.
  • Materia organikoa bereizten ez duten familiak: 212,18 € BEZ barne/urtean

Bestalde, 2022an 20.680 tona hondakin sortuko direla kalkulatu da, aurreko ekitaldian aurreikusi ziren 20.337 tonen aldean, izan ere, 2022rako jarduera ekonomikoa handitzea espero da.

Tratamenduengatik aurreikusitako kostuak, guztira, 4.463.408 € dira 2022rako.

Azkenik, gogorarazi behar da indarrean jarraitzen dutela egoera ahulean dauden familiei zuzendutako laguntzak, batez ere Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonei zuzendutakoak. Horrela, baldintzak betetzen dituzten pertsonei % 50eko salbuespena aplikatuko zaie uraren eta zaborren ordainagirian.

4. Tarifa. Uraren ziklo integrala

Uraren hornidurari, saneamenduari eta uraren ziklo integralari dagokionez 2022rako emandako gainerako zerbitzu eta jarduerei dagozkien tarifak arautzen dituen Ordenantzaren hasierako onespenaren proposamena.

2022ko ekitaldirako, uraren ziklo integraleko tarifak izoztea proposatzen da, 2020tik aurrera berdin mantendu direnak.

Nabarmendu behar da 2022ko urtarriletik aurrera URAren kanon berria aplikatzen hasiko direla. Karga horrek etxeko zein etxekoak ez diren kontsumo guztiei eragingo die, eta 140.000 €ko gastua eragingo du 2022an, eta 263.000 euro ingurukoa 2023tik aurrera. Hala ere, nahiz eta inbertsio-ahalmena murriztu, 2022rako uraren ziklo integraleko tarifak izoztea erabaki da. Izan ere, garrantzitsua da igoera saihesteko ahalegina egitea garrantzitsua dela baloratu baita, pandemiaren ondorio ekonomiko negatiboetatik oraindik berreskuratu ez garenean.

Kontsumoei dagokienez, 2019 urtekoetara hurbiltzen ari dira pixkanaka, baina oraindik ez dira pandemia aurreko balioetara itzuli; etxeko kontsumoa %3 murriztu da eta etxekoa ez dena %11 igo da. Beraz, kontsumo horiek 2021ean izango dituzten joerak kontuan hartuta, 2022rako 4.389.845 m3-ko kontsumoa zenbatetsi da.

Behar diren inbertsioak finantzatzeko 2.542.536 € erabiliko dira, aurreko urtean 2.430.622 € izan ziren.

Baliabide horiek aukera emango dute P2025 inbertsio-planean sartutako jarduerekin jarraitzeko. 2021ko ekitaldian honako obra hauek egingo dira:

  • Telelaguntza-sistema berria ezartzea Irunen (3. fasea).
  • Hondarribiko ibarbideak drainatzea: 1. fasea: Higer Bidea.
  • Hornidura- eta saneamendu-sareak berritzea.

2022an, honako lanak gauzatzea aurreikusten da:

  • Iparragirre Garaiko biltegia birgaitzea.
  • Uranzuko ekaitz-tanga.
  • Hornidura- eta saneamendu-sareak berritzea.

5. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena onartzeko proposamena, hondakinak garraiatzeko zerbitzuen gomendiorako hondakinen transferentzia-puntuak zehazteari dagokionez

6. 2021eko 2. hiruhilekoaren aurrekontu-itxieraren berri ematea

 

Web orriaren oina
© 2021 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)