Bigarren eskuko objektuen Merka2dasoa azoken helburu nagusia da sortzen ditugun hiri hondakinen prebentzioa sustatzea, herritarrei topagune batzuk eskainiz berrerabilpena baliatzeko, eta bigarren eskuko objektuen azokei duintasuna eta ospea ematea. Horrexegatik, hain zuzen ere, aurrez erabiliak izan behar dute, eta egoera onean egon, saltzeko edo trukatzeko eskaintzen diren produktu guztiek. Ezin izango da material berririk saldu, ez eta stockean gordetakoa ere....eta aipatutako xederako berariaz egindako eskulanak, bitxiak, artelanak eta gisakoak ere ez.
2021. urte honetan 5 Merka2dasoa aurreikusi dira, hiru orokorrak, bigarren eskuko mota guztietako elementuekin, eta bizikletei eta mugikortasun jasangarriari buruzko bi espezifiko.
Merkatu hauentzat aurreikusita datak hauexek dira
Merka2dasoa Orokorrak
- Maiatzak 29 – IRUN (Zabaltza Plazan)
- Uztailak 11 – HONDARRIBIA (San Pedro Kalea)
- Urriak 3 – IRUN (Zabaltza Plazan)
Merka2dasoa bereziak: Txirrindak
- Ekainak 6 - HONDARRIBIA (San Pedro Kalea)
- Irailak 19 - IRUN (Zabaltza Plazan)
Objektuak saltzeko edo trukatzeko postuak elkarteek, ikastetxeek eta partikularrek hartu ahal izango dituzte, baina Irungoek eta Hondarribikoek (Behe Bidasoa) lehentasuna izango dute beste herrietakoen aurrean.
Honako hauek dira postuak aukeratzeko aintzat hartuko diren irizpideak:
- Irunen edo Hondarribian bizitzea
- Lehentasuna emango zaie urte berean aurrez parte hartu ez dutenei.
- Lehentasuna emango zaie urte berean aldi gutxiagotan parte hartu dutenei.
- Eskaera iritsi den ordena.
Objektuak saltzeko edo trukatzeko postu batean parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, postu bat esleitu dela jakinarazteko komunikazioa jasotzea eta antolakuntzari erantzutea parte hartuko dela berretsiz. Nahi beste azokatan parte hartzeko eman daiteke izena. Azokaz azoka egingo dira berrespenak.
Izena emateko eta postua berresteko epeak: azoka egin baino 10 egun lehenagora arte egongo da azoka bakoitzean izena emateko epea zabalik. Azoka izango den asteko astearterako izena emandako pertsona guztiei jakinaraziko zaie posturen bat esleitu zaien ala ez. Izena emateko, berriz, www.txinzer.eus helbidean eskuragarri dagoen eskaera orria bete behar da.
Txirrinden Merka2dasoen kasuan interesdunak aurrez eman behar du izena, materiala erregistratzeko gutxi gorabeherako ordu bat emateko, izena emateko epea 5 egun lehenago arte egongo da zabalik, 900 119 384 telefonora deituta.
- Postua berresteko modua: batik bat telefonoz.
- Ez da ordaindu behar saltokietan parte hartzeagatik.
Izena emateko formularioan sartu