Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

Sarrera

Agortu ezinezko iturrietatik iristen diren eta baliatzean kutsadurarik sortzen ez duten haiexek dira energia berriztagarriak. Txingudiko Zerbitzuak elkarteak kudeatzen dituen instalazioetan energia elektriko berriztagarria sortzen da hiru iturritatik abiaturik: ura (energia hidroelektrikoa), eguzkia (eguzki-energia fotovoltaikoa eta termikoa) eta lohia, hondakin urak arazteko prozesutik sortua (biomasaren energia).

Txingudin energia minihidraulikoa da energia berriztagarrietan zaharrena. Teknologia honek uraren indarra baliatzen du azelina edo turbina bat higiarazteko; honek ardatz bati eragiten dio, eta ardatzaren lastertasunak korronte elektrikoa sortzen du sorgailu batean. Garai batean lantegiei, auzo txikiei eta gisakoei lotuak baziren ere, egun sarera biltzen dira. Txingudin zentral txiki hauetako hiru daude.

Eguzki-energia era pasibo (arkitektura bioklimatikoa) eta era aktibo batez aprobetxatu daiteke. Era aktibo batez aprobetxatuz gero, argindarra sortzeko (eguzki-energia fotovoltaikoa) baliatu daiteke plaka fotovoltaikoen bidez, esate baterako, Txingudiko eskualdeko ur deposituetan egokitutako plaken bidez, edo beroa sortzeko (eguzki-energia termikoa) termo-eguzki kolektoreen bidez, esate baterako, Txingudiko Zerbitzuak elkartearen egoitzan egokitutakoen bidez ur beroa sortzeko xedean.

Jatorriaren arabera biomasa, edozein organismoren materia biziaren masa, berezkoa (basoak, laboreak, abereak, etab) edo hondakinetatik etorria (zerrautsa, lohiak, hiri hondakinak...) izan daiteke. Biomasa hau zuzenean aprobetxatu daiteke energia sortzeko, HUAPn idortutako lohiarekin egiten den bezala, edo eraldatze biokimikoko prozesuen bidez, Atalerrekako lohiak tratatzeko prozesuan gertatzen den bezala, hartan biogasa sortzen baita, erregai konbentzionalen antzekoa baina ingurumenarentzat onuragarriagoa, berriztagarria baita.

Energia elektriko berriztagarriaren ekoizpena ingurumen ongizatearen adierazlea da eskualdearentzat eta bertako biztanleentzat, neurtu egin baitaitezke atmosferara igorri ez diren berotegi-efektuko gasen kopurua eta Txingudiko eskualdeko atmosferaren kalitatea.

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)