Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Martxoak 22 Uraren Mundu Eguna

Martxoaren 22an Uraren Mundu Eguna dela eta, gogorarazi nahi dizuegu ura behar bezala erabiltzeak duen garrantzia, bai ura xahutu gabe kontsumitzeko orduan, bai komuna behar bezala erabiltzeko orduan, eskuoihaltxoak, elikagaiak, botikak eta abar bertan utzi gabe, zaborraren ontzi bihur ez dadin.

Gainera, egun honen harira, Txingudiko Zerbitzuetako zuzendari gerenteak ser Gipuzkoa kateak antolatutako ekitaldi batean parte hartuko du. Donostiako Koldo Mitxelenan izango da, eta irratiak zuzenean emango du. Mahai-inguruaren gaia Gipuzkoako uraren garrantzia eta kudeaketa izango da, #DiaMundialdelAgua delakoan eztabaidagai.

Iturriko ura kontsumitzera animatzen zaituztegu, Txingudiko 0 kilometroko ura, gertukoa, osasungarria eta segurua.

Uraren Mundu Eguna

 

Web orriaren oina
© 2021 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)