Txingudiko Zerbitzuakek jakinarazten du, Irungo hegoaldeko saihesbideko obrak direla eta, Irungo eremu zabal batean ura banatzeko sare nagusietako bat aldatu behar dela. Ondorioz, datorren asteartean, hilak 23, uraren presioa alda daiteke Belaskoenea eta Pio XII.aren inguruetan, baita Txingudi Merkataritza Zentroan ere.
Ezohiko uhertasuna ikusiz gero, badaezpadako neurri gisa, iturriko ura zuzenean ez kontsumitzea gomendatzen da.
Txingudiko Zerbitzuakek aldaketa horiek sor ditzaketen eragozpenak sentitzen ditu, eta gogorarazten du, informazio gehiago nahi izanez gero 900 119 384 telefonoaren bitartez jar daitezkeela harremanetan erakunde publikoarekin.