Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Hondarribiak edukiontzien parkea berrituko du

  • Lehen fase honetan, Hondarribian 124 edukiontzi berri jarriko dira; ontzi, paper eta errefusa frakzioetara zuzenduta.
  • Edukiontzien diseinu berriak hobekuntzak ekarriko ditu irisgarritasunean eta estetikan, eta kutsadura akustikoa murriztuko du.

Txingudiko Zerbitzuakek 613 edukiontzi  berrituko ditu guztira, Irun eta Hondarribiko auzo ezberdinetan ezartzeko. Lehen fase honetan, ontzi, paper eta kartoi eta errefusa edukiontziak aldatuko dira. Oraingoz, materia organikoaren edukiontziak ez dira berrituko, itxiera elektroniko berria zehazteko azterketa fasean baitaude.

Urtarrilaren 25ean iritsi ziren Ficobara Irungo eta Hondarribiko edukiontzien parkea berritzeko lehen fasera bideratutako edukiontzi guztiak. Horrela, aste honetan bertan hasi dira irlatxoak aldatzen bi udalerrietan. Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuetako gerenteak adierazi duenez, helburua asteko 150 edukiontzi ordezkatzea da, martxorako irlatxo guztiak berrituta egon daitezen.

Txomin Sagarzazuk, Irungo alkate eta Txingudiko Mankomunitateko presidenteak azaldu duenez, berrikuntza pixkanaka egingo dute, "lehenengo fasea otsailean gauzatuko da, udalerri osoan dauden 72 irlatxoetatik 36 ordezkatuko dira,  hau da, udalerriko irlatxo guztien % 50". Edukiontzien aldaketa Mendelu auzotik hasiko da, gainontzeko auzo guztietara iritsi arte. Horrela, lehen etapa honetan inbertsioa 100.380 eurokoa izango da eta datozen bi edo hiru urteetan parkearen % 100eko ordezkapena 143.359 euroko inbertsioarekin osatuko da. Beraz, inbertsio osoa 243.739 eurokoa izango da, eta gastu horri aurre egiteko Txingudiko Zerbitzuakek milioi bat euroko aurreikuspena onartu du dagoeneko 2021eko ekitaldirako.

edukiontzi berriak

Leire Zubiturrek zehaztu duenez, alboko karga duten edukiontziak dira, dentsitate handiko polietilenoz eginak daude eta 3.000 litroko edukiera dute, datorren fasean erosiko diren materia organikoenak izan ezik, horiek 2.000 litroko edukiera izango baitute. Gainera, errefusara zuzendutako edukiontziak  berdeak izatetik gris kolorekoak izatera pasako dira eta  pedal bat izango dute estalkia irekitzeko. Azkenik, ontziak eta papera biltzeko edukiontziek estalkiak blokeatuta izango dituzte, materiala karga-aho zehatz batzuen bidez uztera behartzeko.

Txomin Sagarzazuk azpimarratu duenez, edukiontzi berriek tamaina txikiagoa izango dute, 1600 mm-ko gehieneko altuerarekin, eta, beraz, hiri-paisaian hobeto integratuko dira, "diseinu berriari esker, bide publikoan inpaktu bisuala murriztuko da, irisgarritasuna erraztuko da eta segurtasuna areagotuko da. Gainera, lehen fase honetan, desgaitasunen bat duten pertsonentzat egokitutako edukiontziak jartzea ere aurreikusi da". Azkenik, Sagarzazuk gaineratu du edukiontziak polietilenozkoak direnez, kutsadura akustikoa murriztea ere lortuko dela bilketa egiterako garaian.

Aurkezpenaren amaieran, Leire Zubiturrek gogorarazi du berrikuntza horrek Txingudiko Zerbitzuaken helburuari erantzuten diola, hau da, herritarrek hondakinak behar bezala bereizteko baliabideak eta erraztasunak jartzeari, izan ere, "kaleak garbi mantentzeaz gain, gero eta eskualde iraunkorragoa lortuko baitugu".

edukiontzi berriak

 

 

 

Web orriaren oina
© 2021 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)