Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Txingudiko zerbitzuek 2021erako uraren eta hondakinen tasak izoztu dituzte

Mankomunitatearen Asanbladak 2021 urterako tasak izoztea erabaki du, bai urarenak eta baita hondakinenak. Hauek dira asanbladan hartutako erabakiak.

Hondakinen Tasa eta Tarifak

Behin-behinean onartzea hiri-hondakin solidoen bilketa, garraioa, tratamendua eta aprobetxamendua edo deuseztapena kudeatzeko zerbitzuak arautzen dituen ordenantza. Era berean, espedientea jendaurrean jartzea 30 egun balioduneko epean, GAOn argitaratzen denekti zenbatzen hasita.

2021. urterako, Mankomunitateko tasa eta tarifa guztiak izoztea proposatzen da, hondakin geldoen eta plastikoen sortzaile handien tasak izan ezik, horiek areagotu egingo baitira kudeatzaile berrien hondakin-frakzio horien tratamenduaren kostuak nabarmen igo direlako.

Errefusaren eta biohondakin frakzioaren goi-kudeaketa Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak egiten du, eta aurreko urtearekin alderatuta honen kostua %2 handituko dela aurreikusita dago. Hala, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak bere tasa igo arren Mankomunitatearen tasak izoztu egingo dira bestelako gastu arrunt batzuk kentzeari esker.

Errefusaren eta materia organikoaren sorrera 2020. urteko benetako sorkuntzaren joeraren arabera kalkulatu da, baina kontuan izan behar da ekitaldi hau, osasun-krisia eta konfinamendua direla eta, oso ezohikoa izaten ari dela. Guztira, 20.337 tona hondakin sortuko direla kalkulatu da 2021ean, aurreko ekitaldian aurreikusitako 20.500 tonen aldean.

Gero eta familia gehiagok hartzen dute parte edukiontzi marroiaren gaikako bilketan; 2020an, 19.250 familia zeuden izena emanda. Familia horiei tasa desberdina aplikatzen zaie, gaikako bilketa sustatzen jarraitzeko. Izan ere, birziklatze-tasa handitzeak deuseztatzera bidaltzen diren hondakinen bolumena automatikoki murriztea dakar, etahorrek aurrezpen ekonomikoaz gain, ingurumen-onura ere suposatzen du.

Tasas 2021

  • Materia organikoa bereizten duten helbideak: 134,12 € BEZ barne/urteko.
  • Materia organikoa bereizten ez duten helbideak: 197,38 € BEZ barne/urteko.

Bestalde, ez da ahaztu behar 2020an laguntza berriak sortu direla zailtasun ekonomikoak dituzten familientzat, batez ere Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat. Familia horiek ohiko etxebizitzarekin alderatuz, % 50eko murrizketa lortuko dute, eta ezinbesteko baldintza izango da edukiontzi marroiaren edo autokonpostajesistemaren kanpainan alta emanda egotea.

Tarifa. Uraren ziklo integrala

Behin-behineko onarpena ematea ur-hornidura, saneamendua eta uraren ziklo integralarekin lotuta 2021erako emandako gainerako zerbitzuak eta jarduerak. Era berean, espedientea jendaurrean jartzea 30 egun balioduneko epean, GAOn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

2021ean ez dira uraren tarifak igoko 2020. urtekoekin alderatuta.

2019ko ekitaldia 4.476.907 m3-ko kontsumoarekin itxi zen. 2020. Urtea, ordea, ohiz kanpokoa izaten ari da kontsumoen bilakaerari dagokionez, osasun-alertaren ondorioz; etxeko kontsumoak % 8,6 igo dira eta etxekoak ez direnak % 23 jaitsi dira 2019ko aldi berekoekin alderatuta, eta joerak bere horretan jarraitzen duela dirudi. Datozen hilabeteotan gerta daitekeenaren ziurgabetasun-testuinguru horretan, 2021erako 4.225.000m3-ko kontsumoa kalkulatu da.

Finantza-erakundeekin formalizatutako maileguak amortizatu ondoren, beharrezko inbertsioak finantzatzeko 2.430.622 € egongo dira; aurreko urtean, berriz, 2.940.200 euro egon ziren ( % 20ko murrizketa).

Baliabide horiei esker, 2017 urtean onartutako Inbertsio Planaren jarduerekin jarraitu ahal izango da:

2020 ekitaldian honako obrak amaituko dira.

  • Telelaguntza-sistema berria ezartzea Irunen (2. fasea).
  • Hondarribiko ibarren drainatzea: 1. fasea: Higuer Bidea.
  • CH Domikoko karga-hodia birgaitzea.
  • Irun eta Hondarribiko sareen Batasuna (Ospitale-Ikastola)

2021ean zehar honako hauek egitea aurreikusten da:

  • Hondarribiko ibarbideen drainatzea: 2. fasea
  • Telelaguntza-sistema berria ezartzea Irunen (3. fasea).

Hornidurari dagokionez, lehentasuna emango zaio ura banatzeko sareen errendimendua hobetzeari eta sare horien kudeaketa modernizatzeari eta hobetzeari. Horretarako, sektorizazioaren bidez sarea kontrolatzen jarraituko da, 2008an ezarri eta 2019an berritzen hasi zen teleirakurketa-sareari esker. Gainera, aurrekoetan bezala, sarea berritzeko prozesuari jarraipena emango zaio, sarea egoera txarrean dagoen eta ondoz ondoko hausturak gertatu diren eremuetan, bai eta udalak berrurbanizatzeko lanak egiten ari den sareetan ere.

Hartze-azpiegituretan, bilketak birgaitzeko eta emari ekologikoak kontrolatzeko lanekin jarraituko da Endaran.

Saneamenduari dagokionez, jarduera nagusi eta lehentasunezkotzat jotzen da Hondarribiko ipar-mendebaldeko uholdeak prebenitzeko lanei jarraipena ematea, bigarren faseko obrak hastearekin batera.

Gainera, hiri-drainatzearen Plan Zuzentzailea egiten jarraituko da, hiri-drainatzearen sarearen beharrak aztertuz eta azterlan horren bidez amaituko diren beharrezko jarduketak gauzatuz.

Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitatearen 2019ko Finantza Kontrolerako
Urteko Plana betetzeari buruzko txostenaren berri ematea.

Txostenak ondorioztatzen du ez dela hauteman gertaera garrantzitsurik.

 

Web orriaren oina
© 2020 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)