Escape Hall-a Garapen Iraunkorreko 17 Helburuen gaira egokituta dagoen joko bat da, eta arreta berezia jartzen du 11. helburuan (“hiri eta komunitate jasangarriak”), non uraren eta hiri-hondakinen kudeaketak garrantzia hartzen duten. Jolasa, gure ingurumen-hezitzailearen eskutik dinamizatuta egongo da momentu oro, eta bukaeran, taldean hausnartzea da helburua, tokiko ekintzak eta ingurumenarekiko konpromiso pertsonalek duten garrantzia ulertzeko. (1,5h) Escape Hall-ak, 7 box ditu. Box bakoitzean 3-4 partaide jolasean ibiliko dira.
Nori zuzendua
Txingudiko eskualdeko edozein ikastetxeri.
Bigarren Hezkuntzara eta Batxilergora zuzendua.
Modalitateak
- A. Presentziala. Txingudiko Zerbitzuak Istillaga Plazan duen egoitzan.
- B. Presentziala. Ikastetxean. Kasu horretan, Escape Hall-a ikastetxearen instalazioen barruko gune batean muntatuko da, eta egun batzuetan egongo da ikastetxe horretako ikasle-talde batzuk jolasetik igaro daitezen
Gune horrek honako baldintzak izan behar ditu:
- Giltzapean egoteko aukera (materiala bertan utziko baita).
- 70 m2-ko azalera izan behar du gutxienez segurtasun tarteak bermatzeko.
- Garbi egon behar du, hau da, altzaririk gabe.
Hizkuntza
Zerbitzua euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen da.
Parte hartzaile kopurua
Gela bat saio bakoitzeko.
Hezitzaile bakarra egoten da eta gutxienez irakasle bat egon behar du saioa egiten den bitartean.
COVID-19aren aurkako neurriak
Saio batetik bestera boxak eta piezak desinfektatuko dira.
Sarreran gel hidroalcoholikoa egongo da.
Aurkezpena telebista batean proiektatzen da. Aretoak nahi adina edukiera ematen ez duenez, box bakoitzeko kide baten telefono mugikorrarekin proiekzio bat egingo da edo tabletak jarriko dira eskuragarri.
Boxean manipulatzen diren objektuak ezingo dira eskutik eskura pasatu.
Tailerrean parte hartu nahi al duzu?
Aurrez hitzordua eskatu behar duzu honako formulario hau beteta.