Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Bigarren eskuko bizikleten azoka 2020 (Irun)

Irailak 20 igandea. Zabaltza plazan. 13:00 - 19:00

 

Bigarren eskuko merkatu honek bizikletak eta patineteak saldu eta erosteko aukera ematen dizu.

COVID-19 dela eta, saltzeko diren bizikletak aldez aurreko hitzorduarekin bilduko dira. Deitu telefonoz  900 119 384 zenbakira irailaren 18ko 14:00ak baino lehen.

Cartel

  • Adin nagusiko pertsonek saldu edo erosi ahal izango dituzte bizikletak, eta NANa eta telefono-zenbaki bat eskatuko zaizkie.
  • Saldu beharreko objektuek egoera ezin hobean egon beharko dute.
  • 500 €-tik gorako preziorik ez da onartuko.
  • Ez da onartzen patinik ez osagarririk (kaskoak, babesak...).
  • COVID-19: ezinbestekoa da maskara eramatea. Kutsatzeko arriskua gutxitzeko hartu ditugun neurrien berri emango dizugu.
Aldez aurreko hitzordua: 900 119 384

 

Zure txirrinda edo patinetea saldu nahi baduzu deiguzu 900 119 384 telefonora irailaren 18ko 14:00ak baino lehen

Dei honetan gure pertsonalak zure e-posta eskatuko dizu honakoak igortzeko

  • Arrisku higieniko-sanitarioak murrizteko protokoloa
  • Bizikleta erregistratzeko aurretiko zita, irailaren 20 goizeko 10:30 eta 12:00 tartean izango dena. Ilarak saiesteko zitak 15 minutuero 10 lagunentzat emango dira.
  • Saldu nahi den bizikleta erregistratzeko fitxa bat, saltzaileak bete beharko duena, eta txirrindarekin batera eskuz entregatu beharko duena merkatu egunean esaten zaion orduan.

 

Deskargatu kartela [PDF]

Arrisku higieniko-sanitarioak murrizteko protokoloa [PDF]

 

Logos

 

Web orriaren oina
© 2020 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)