Jaizkibel-Elordiko EUTP Ur Hornidura
Behe Bidasoa eskualdeko ur hornidura Endarako urtegitik bideratua da hodi bakar baten bidez. Urtegiaren edukiera eskasa da lehorte luze batean uraren hornidura bermatzeko, areago etenik gabe hazten ari den biztanleen kopuruari erantzuteko. Horrexegatik, behar-beharrezkoa da uraz hornitzeko beste iturri batzuk bilatzea.
Gaur egun badira Jaizkibel Mendian gainazaleko hartune batzuk ura EUTPraino eramaten dutenak (Justiz, Artzu, Molino eta Goiko Errota). Hartune hauek eskualdeko ur horniduraren beharren %27 bete dezakete.
Baina eskualdearentzat interesgarriagoak izan litezkeen hornidurarako aukera berrien bila ari garela, Jaizkibel Mendiaren iparraldeko mazelaren zorupean bildutako lurpeko ura da erakargarriena. Beraz, proiektuak berezko ur geruza hau hartune berriekin ustiatzea aurreikusten du, eskualdean behar den uraren %60 arte bermatu ahal izan dezan.
Hartutako ura Guadalupeko Baselizatik gertu kokatuko den ura erregulatzeko deposituraino bideratuko da. Depositu honetatik eta erabat sifoi eran bideratuko da ura Elordiko Edateko Ura Tratatzeko Plantaraino.
Beraz, guztiz berritu beharko da Jaizkibel eta Elordi arteko egungo hoditeria, Elordiko Edateko Ura Tratatzeko Plantaraino garraiatu beharreko uraren emaria segundoko 200 litrotara emendatuko baita.
Proiektu honek bidasoatar guztiak ipiniko ditu ezin leku hobean edateko uraz hornitzeko gaitasunari dagokionez; berme hau emendatu egingo da dagoeneko abian den ur hornidurarako sarea berritzeko obrekin.
GARAPEN MAILA: Proiektua idatzita dago
AURREIKUSITAKO AURREKONTUA: 8.500.000 euro