Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Higer Bidea itxita bihar gauez goranzko zentzuan lurpeko hodi batzuk sartzeko

Asteazkenean Ekainak 3, 22:00etatik ostegun 4eko goizeko 08:00ak arte Higer bidea moztuta egongo da goranzko zentzuan, Txingudiko Zerbitzuak egiten ari den menditik datozen euri urak jasotzeko obran burutu beharreko lan konkretu bati ekiteko.

Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “gorunzko zentzuan ezin izango da joan eta nahitaez  Kai Berritik igo beharko da eta gero bai Higer Bidetik jaitsi. Lurpean zenbait hodi handi sartu behar dituzte eta ezinbestekoa da errepidea moztuta egotea. Lanak gauez egingo dira oztopo gutxien sortzeko trafikoari”.

Hortaz gain, datorren astelehenetik asteazkenera, ekainaren 8tik 10era, Higer bidea itxi egin beharko da errepidearen asfaltatze lanak egiteko. Nahitaez Pierre Lhande kaletik igo eta jaitsi beharko da, Kai Berritik, trafikoa arautzeko semaforo bat jarriko delarik” amaitu du Carrionek.

Obra

 

Web orriaren oina
© 2020 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)