Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

Abian diren obrak

Banaketa sarearen arloak

Ura banatzeko sarean edateko uren ihesa betiere da kezka larria uraren ziklo integrala kudeatzeko garaian. Arrazoi askorengatik gertatzen diren gutxieneko galerak onargarriak diren arren, zerbitzu teknikoek etenik gabe konpondu behar izaten dituzte aurkitzen denbora asko eskatzen duten ihesak, eta beraz, edateko ur asko galtzen da alferrik.

Zorupeko hoditerien sareek eragiten duten arazo handienetako bat da haietara iristeko zailtasuna, izan ere, ez dago jakiterik zer gertatzen den kontrol puntu batzuk ezarri gabe. Gaur egun kontrol puntu bost baino ez daude. Ura banatzeko sarea arlotan banatzeko proiektuak aukera emango du hornidurarako sare osoa 16 arlotan banatzeko eta horietan 29 kontrol puntu ezartzeko, eta horrek aukera emango du ihesak aurkitzeko eremuak murritzagoak izateko. Gisa honetan, handiagoa izango da geure eskualdeko baliabide hidrikoen kudeaketaren eraginkortasuna. Nola?

  • Arloetan gertatzen diren ihesen presentziak hodiak zein egoeratan dauden jakiteko informazio baliotsua eskainiko du.
  • Lortutako informazioarekin irizpide sendoagoekin lehenetsiko dira Inbertsioetarako Planean lehenetsi beharrekoak.
  • Eremu murritzagoetan egiaztatuko dira nola kontsumoak hala uraren presioa, eta une oro neurtuko da kontsumitzailearenganaino iristen den uraren kalitatea.

Hori guzti hori hiritar ororen onerako izango da.
 

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)