Uraren ziklo integralera biltzen diren zerbitzuen egungo egoera ona bada ere, 1990. urteaz geroztik lehentasun nagusiei erantzun eta gero, esate baterako, ura biltzeko (Endarako urtegia), edateko uraz hornitzeko (Edateko Ura Tratatzeko Planta-EUTP) eta hondakin urak arazteko (Hondakin Urak Arazteko Planta-HUAP) beharrei erantzun eta gero, Txingudiko Zerbitzuak elkarteak ondo asko daki eskualdean artean badaudela garatu beharreko proiektu eta obra oso garrantzitsuak. Proiektu eta obra hauek, iraunkortasun printzipioen babesean, betikoz gainditu beharko dute Bidasoaldeko uraren zikloan historikoki gertatzen diren gabeziak. Honatx horietako proiektu eta obra batzuk:
- Txingudiko zorupean uraz hornitzeko eta ura saneatzeko xedean egokitutako 650 kilometroko hoditeriak berritzeko lana.
- Uraren hornikuntza egungoa baino biztanle kopuru handiago bati eta lehorte luzeagoetan bermatzeko proiektua.
- Hiriguneko maila beherenetan drainatzeko sistema bat egokitzeko lana uholdeak saiheste aldera...
Horiek guztiak “Hamar Urtetarako (2005-2015) Inbertsioetarako Planera” jasotako beharrak dira; hartara jasotzen dira etorkizunean bururatu beharreko jarduera premiazkoenak, eta haietan oinarriturik planifikatu eta programatuko dira uraz hornitzeko, banatzeko eta ura saneatzeko sareetan egin beharreko inbertsioak.