Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Ur eta hondakinen ordainagirien kobrantza oraingoz geroratzea erabaki da

Bidasoa Behea, 2020ko martxoak 23

Jose Antonio Santano Txingudiko Zerbitzuen presidenteak, Txomin Sagarzazu lehendakariordeak eta Leire Zubitur erakunde publikoko gerenteak gaur goizean telematikoki egindako bileran erabaki dute bai otsaileko kontsumoei zegozkien ur eta hondakinen ordainagirien kobrantza geroratzea, apirilaren 1ean egitekoak zirenak, bai martxoko fakturazioa ere. Erabaki honen helburua da COVID-19ko osasun-krisiak tokiko ekonomian eragin ditzakeen ondorioak arintzea, bereziki familia kalteberei eta merkataritza- eta ostalaritza-jarduerei dagokienez.

Beraz, Txingudiko Zerbitzuaketik azterketa- eta hausnarketa-aldi bat ireki da geroratutako faktura horien kobrantzari buruzko behin betiko neurriak hartzeko. Horretarako, Mankomunitatearen hurrengo batzarrean ordenantza fiskalak aldatzea eskatuko dela uste da. Batzar hori apirilaren bigarren hamabostaldian egitea aurreikusten da, eta gehiengoen eta izapidetze-prozedura baten mende egongo da behin betiko erabakia hartzen denetik.

Beraz, bien bitartean, otsaileko kontsumoen ordainagiria kobratzea eta martxoko faktura geroratu egingo dira, Mankomunitateko Batzarrak behin betiko erabakia hartu arte.

 

Web orriaren oina
© 2020 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)