Ura da bizitzaren funtsa, hartatik sortu baita bizitza. Beraz, bizi den guztiaren oinarri da. Halaxe zioen Tales Miletokoak orain dela 2.500 urte, haren arabera, “Den guztiaren hasiera baita ura”.
Ura ezinbesteko osagaia da animalia eta landare ehun guztietako zelulentzat, eta urik gabe ezin bizitzarik izan daiteke, izaki bizidunengan uretan gertatzen baitira erreakzio biokimiko guztiak. Pertsonok %65ean gaude urez osatuta. Horregatik guztiagatik oso garrantzitsua da edaten dugun uraren kalitatea.
MOEren arabera, osasunarentzat arriskurik sortu gabe pertsona batek egunero edan dezakeen urari esaten zaio edateko ura. Premisa honi jarraiki, Txingudiko Zerbitzuak elkarteak egunero lan egiten du prozesu osoan zehar, hartuneetatik hasi eta ura tratatu ostean, banatzeko sarean zehar uraren kalitatearen parametroak guztiz zaintzeko. Gure eskualdean uraren kalitatea bikaina da gizakion kontsumorako, kalitatezko beste edozein ur mineralaren pareko, eta zalantzarik gabe, berezko iturburuetako uren gainerakoa baino askoz ere kontrol zorrotzagoarekin helarazten zaio kontsumitzaileari.
Irunen eta Hondarribian kontsumitzen den uraren gutxi gora-behera %99 Elordiko EUTPtik iristen da. Hondarribiko mendialdeak baizik ez du Jaizkibelgo hartuneetatik iristen den ura jasotzen; ur hau desinfektatu baino ez da egiten, baina gizakiok kontsumitzeko egokia dela esan beharra dago.
Honatx Txingudiko eskualdean edaten den uraren osaera kimikoa zertan den:
Elordi Aldean | |
---|---|
PH | 7-8.5 |
Eroankortasuna (20ºC) | 73-209 mikro.S/cm |
Alkalinotasuna (T.A.C.) (CaCO3) | 67.9-83.0 mg/l |
Gogortasuna guztira (CaCO3) | 78.3-95 mg/l |
Gogortasuna guztira (ºF) | 7.8-9.5 ºF |
Bikarbonatoak (HCO-3) | 83-101 mg/l |
Karbonatoak (CO=3) | <1 mg/l |
Sulfatoak (SO=4) | 3.4-6.2 mg/l |
Kloruroak (CI) | 9.6-19.9 mg/l |
Nitratoak (NO-3) | 3.4-5.6 mg/l |
Fluoruroak (F) | 0.015-0.049 mg/l |
Nitritoak (NO-2) | <0.01 mg/l |
Silizea (SiO2) | 5.2-6.6 mg/l |
Kaltzioa (Ca) | 29.5-35.4 mg/l |
Magnesioa (Mg) | 1.1-1.6 mg/l |
Sodioa (Na) | 5.9-8.03 mg/l |
Potasioa (K) | 0.7-0.9 mg/l |
Burdina (Fe) | <0.005 mg/l |
Manganesoa (Mn) | <0.003 mg/l |
Kloro Askea | 0.2-0.9 mg/l |
Burura eramaten diren kalitate kontrolen emaitzak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailera igortzen dira. Haren web orriaren bidez kontsultatu daitezke lortutako emaitzak.