Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

Munstruoak jango gaitu

Nola libra gintezke? Hobetu dezagun KOMUNAren erabilera

18 / 19 AZAROAK SAN JUAN PLAZAN. IRUN

El mostruo nos va a comer. Exporetrete El mostruo nos va a comer. Exporetrete El mostruo nos va a comer. Exporetrete Desagüe de fregadero

 

Urtero Saneamendu Mundu eguna ospatzen da azaroaren 19an, munduko biztanleak sentsibilizatzeko saneamendu on batek pertsonen osasunean duen garrantziaz. Txingudin oso pribilegiatuak gara alor horretan, baina askotan ez dugu behar bezala erabiltzen saneamendu sarea eta komuna edo harraska zakarrontziak izango balira bezala erabiltzeko ohitura txarra dugu.

Irungo eta Hondarribiko biztanleak kontzientziatzeko, Txingudiko Zerbitzuakek erakusketa bat egingo du 2019ko azaroaren 18an eta 19an, EXPORETRETE deitu dioguna, eta haren bidez honako arazo hauetan sakondu nahi dugu:

  • Paper-zapi bustien isurketa.
  • Gai organiko jangarriaren isurketa.
  • Kutsatzaile emergenteen isurketa, esate baterako, plastikoak, produktu kimikoak eta botikak.
  • Olioen eta koipeen isurketa.

Erakusketan badira bi gune hornidura eta saneamendu sareen azpiegiturari eskainiak, bai eta azken horren mantentzeari ere.

Erakusketan informazio panelak, erronkak, jokoak, bideoak… aurkituko dituzu, eta gure eskualdean saneamenduaren alorrean dugun arazoa hobeto ezagutzen lagunduko dizute.

Ikustera etor zaitezen gonbidatzen zaitugu. Bi bisita mota ditugu:

1. Bisita gidatua, horretan ingurumen hezitzaile batek azalduko du erakusketaren edukia.

2. Ikasle taldeentzako jokoa, horretan ingurumen hezitzaileak galdera eta erantzunen joko xume bat dinamizatuko du eta bisita atseginagoa izango da hari esker.

Bisita doan da

  • Gutxieneko taldea 10 pax
  • Gehieneko taldea: 30 pax

Dagoen egutegia:

  • Azaroak 18, astelehena > 12:00 / 13:30 / 15:00 / 16:30 / 18:00
  • Azaroak 19, asteartea > 9:00 / 10:30 / 12:00 / 13:30 / 15:00 / 16:3

Iraupena :

  • Bi kasuetan bisitak 60 minutu inguru iraungo du.
Har ezazu tokia 900 119 384 telefonoan
 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)