Elurretxeko lepotik Irugurutzetako mini zentral hidraulikora egiten den 4 orduko mendi ibilaldi bat da (4h).
Ibilaldi honen helburua Txingudiko Zerbitzuak kudeatzen duen uraren bidea ezagutzea eta bide horrek inguratzen duen paisaiaz jabetzea da modu dibertigarri batean. Horretarako, ikasleak talde txikitan banatuko dira eta erronka desberdinak gainditu beharko dituzte denbora jakin batean ibilaldian zehar egingo diren geldiune desberdinetan. Erronka hauek gainditzeko, talde bakoitzari material ezberdinez (iparrorratza, mapak, prismatikoak, termometroa...) osatuta dagoen motxila bat banatuko zaio.
Garrantzitsua da talde bakoitzean gutxienez smartphone bat egotea, argazki-kamera, kalkulagailua eta kronometroa ezinbestekoak izango baitira probak gainditzeko.
Nori zuzendua
Txingudiko eskualdeko edozein ikastetxeri.
Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetara eta Batxilergora zuzendua.
Modalitateak
Presentziala. Ekintza hau bakarrik modu presentzialean egin daiteke hezitzailearen laguntzaz.
Hizkuntza
Zerbitzua euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen da.
Parte hartzaile kopurua
Gela bat saio bakoitzeko.
Hezitzaile bakarra joaten da eta gutxienez 2 arduradun joan beharko dira taldearekin.
Zerbitzua doakoa da. Garraioa bakoitzaren esku gelditzen da.
COVID-19aren aurkako neurriak
Motxila barruan dagoen material bakoitza plastikozko poltsatan sartuko da eta parte-hartzaile bakoitzak poltsa bana hartuko du, modu horretan ikasle bakoitzak bere edukia baino ez du ukituko.
Saio batetik bestera motxilan erabili diren osagai guztiak desinfektatuko dira.
Ibilbidean parte hartu nahi duzu?
Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da formulario honen bidez.