Mancomunidad de Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen kudeaketarako sozietate publikoa da Txingudiko Zerbitzuak, eta haren bidez kudeatzen ditu uraren ziklo integrala, hiri hondakinen bilketa eta baita bide garbiketa ere. Gaur egun bilatzen ari da:
Lanpostua: INSTALAZIO SAILERAKO BIGARREN MAILAKO OFIZIAL BALIOANIZTASUNA
Lotura duten dokumentuak
Deialdiaren oinarriak [Argitalpena jasota uztea]
Eskabidea [Argitalpena jasota uztea]
Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda [Argitalpena jasota uztea]
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta probetarako deialdia [Argitalpena jasota uztea]
1., 4. eta 5. probetako behin-behineko emaitzak, behin-behineko azken kalifikazioa eta behin-behineko izendapen proposamena [Argitalpena jasota uztea]
1., 4. eta 5. probetako behin betiko emaitzak, behin betiko azken kalifikazioa eta behin betiko izendapen proposamena [Argitalpena jasota uztea]
Hautagaiak aurkeztea eta deialdiaren oinarriak
Eskariak www.txinzer.eus helbidean eskuragarri dagoen eredu ofizialean aurkeztuko dira, behar bezala beteta, “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan, 8:15etatik 14:30tara, 20 eguneko epean, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera kontatuta. Posta Bulegoetan aurkeztutako eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietatearen izenean egingo dira, gutun-azal irekian Postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan, aurkezteko epearen barnean eskariak ziurtatu aurretik. Horrela egiten bada soilik ulertuko da Posta Bulegoan aurkeztu ziren egunean eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan sartu zirela.