Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitter

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.:
Junkal kalea, 26 behea. Irun.
UTM: N 43¬ļ20'23.6" / W 1¬ļ47'10.5"
Bulego nagusiak:
Olaberria auzoa, 18. Irun.
Kokapenak eta nola iritsi
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Etxean konposta egiteko kanpaina

CompostadorEskualdean lorategi edo baratze txiki bat duten eta sukaldean ondu gabeko eta landare jatorriko hondakin organikoetatik abiatuta konposta egin nahi duten familia txinguditarrek harremanetan jarri behar dute Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearekin, honek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorra Sailaren eskutik, zabalik baitu Konposta egiteko Kanpaina. Honenbestez, honako zerbitzu hauek ipintzen dira interesatuen eskuragarri:

  • Konpostagailuaren banaketa
    Konpostagailu bat nahi duenak Txingudiko Zerbitzuakera deitu behar du eta I√Īaki Mendizabalekin gelditu. Berak konpostatzen hasteko jakin behar duzuna erakutsiko dizu, eta konpostagailua, haizegailua, eskuko liburua eta zalantzak argitzeko telefono zenbaki bat emango dizkizu. Gomendatzen da kotxez hurbiltzea material guztia zure etxera eramateko.

    Jaitsi konposta egiteko esku-gida

     
  • Web orria
    Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorra sailaren WEB orrian bada etxean nork bere konposta egiteko kanpainari emandako atal bat: konposta egiteko esku-gida, tailerren egutegia, ohiko zalantzak eta beste azaltzen dira hartan...

    Jo web orrira

     
  • Aholkularitza pertsonalizatua
    Ekimenean parte hartzen duten familia guztiei eskaintzen zaie zerbitzu hau; horretarako doako telefono zenbaki bana (900 84 00 83) eta posta elektronikoko helbide bana (konpost@gipuzkoa.net) ematen zaie prestakuntza tailerretan.

 

 

Web orriaren oina
© 2019 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)