2019ko urtarrilak 8
2018 urteko amaierarekin batera, Servicios de Txingudi-Txingudiko Zerbitzuakek martxan jarri du gai organikoaren bilketako harpidetuen egiazko erabilpenaren berrikuspen eta egiaztatzea. Hala, datozen egunotan, baldintza minimoak bete ez dituzten etxeek faktura zuzentzailea jasoko dute, izan ere, ez dagokien tarifa murriztuaren onurak jaso dituzte, soilik gai organikoaren kanpainan izena emateagatik.
Gai organikoaren edukiontziaren kontabilizazioa, txartel elektronikoaren bidez erregistratzen den irekiera kopuruaren arabera egiten da. Egiazko erabilpena egiten dela kontsideratzen da gutxienez hilabetean hiru aldiz erabiltzen denean, egun ezberdinetan, eta gutxienez bederatzi hilabetetan zehar. Honela, oporretan edo etxetik kanpo gaudeneko denboraldiak kontutan hartzen dira.
2018an gutxieneko baldintzak bete ez ditutzen etxeek 4,66€ (BEZ barne) ordaindu beharko dute bete ez duten hilabete bakoitzeko. Fakturazio modelo honen xedea, etxe bakoitzari dagokion tarifa modu zehatzean ezartzea da, beti ere, gai organikoaren edukiontziaren erabileraren arabera.
Zerbitzua martxan jarri zenetik, gai organikoaren bilketara gehitu diren etxe kopuruak gora egin du apurka-apurka. 2018an, 20.788 etxek izena eman zuten eskualde osoan. Etxe hauetatik, gai organikoaren edukiontziaren egiazko erabilpena egin dutenek, zabortegira eramaten den zakarraren bolumena murrizten laguntzeaz gain, 55,92 € merkeagoa den tarifa ordaindu dute 2018an.
Egun, gai organikoaren bilketa lehentasunezko gaia da Servicios de Txingudi-Txingudiko Zerbitzuakentzat, izan ere, etxeko zaborraren %40 dela estimatzen da. Erakunde publikotik herritarrak gai organikoaren kanpainan izena ematera, eta egiazko erabilpenean akitboki parte hartzera, gonbidatu nahi ditu. Honela, hainbat abantaila izango dituzte; gai organikoa banatzen duten etxeek 134,16€/ urteko tarifa dute, banatzen ez duten etxeek aldiz, 190,12 €/ urteko. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko hemendik egin, www.txinzer.eus/txartela.
Informazio gehiago jasotzeko edo harpidetutako etxeen tarifaren zuzenketaren inguruko iradokizunetarako, Txingudiko Zerbitzuakekin harremanetan jarri zaitezkete www.txinzer.eus webgunearen bitartez edo 900 119 384 telefonora deituta.



