Energia eta honen erabileraren ondorioak gaur egungo gure bizimoduan ulertzeko ordu beteko tailer bat da (1 h). Tailer honen azken xedea ikasleek eta irakasleek energiari buruzko kontzeptuak eta hitz gakoak haien hiztegira eta bizimodura txertatzea da. Landuko diren kontzeptu energetikoak: garraioaren eta kontsumoaren elektrifikazioa, auto kontsumoa, eraikin pasiboak, birgaitze energetikoak, menpekotasuna, ia zero kontsumoko eraikinak, etab. Landuko diren inguruneari buruzko kontzeptuak: erresilientzia, egokitzapena, emisioengatik ordainketak, etab. Kontzeptu hauek guztiak erabilgarriak izango zaizkie errekurtsoen kontsumo arduratsuagoa egiteko eta beraien inguruan eragin positiboa sustatzeko.
Nori zuzendua
- Txingudiko eskualdeko edozein ikastetxeri.
- Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetara eta Batxilergora.
Modalitateak
- A. Presentziala, gelatik. Hezitzailea gelara joango da eta bertatik emango du saioa.
- B. On line, Zoom plataforma bitartez, ikasle guztiak gelan daudelarik.
- C. On line, Zoom plataforma bitartez, ikasle guztiak etxean daudelarik.
Hizkuntza
Zerbitzua euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen da.
Parte hartzaile kopurua
Gela bat saio bakoitzeko.
Hezitzaile bakarra egoten da eta gutxienez irakasle bat egon behar du saioa egiten den bitartean.
Zerbitzua doakoa da.
COVID-19aren aurkako neurriak
Ikasleek ez dute materiala manipulatzen.
Tailerrean parte hartu nahi al duzu?
Aurrez hitzordua eskatu behar duzu honako formulario hau beteta.