Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitter

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.:
Junkal kalea, 26 behea. Irun.
UTM: N 43¬ļ20'23.6" / W 1¬ļ47'10.5"
Bulego nagusiak:
Olaberria auzoa, 18. Irun.
Kokapenak eta nola iritsi
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Pribatutasun politika

Txingudik, pertsona fisikoen pribatutasunaren zaintzarekin sentsibilizatutako enpresa den aldetik, zera jakinarazten die Webgune honen erabiltzaileei, askatasun osoz eta beren borondatez erabaki dezaten eskatzen diren datu pertsonalak eman nahi dituzten ala ez:

  • Erabiltzaileari, bere datu pertsonalak emateko erabakia hartzen duen bakoitzean, jakinaraziko zaio, berariaz, zehatz eta argi eta garbi jakinarazi ere, bere datu pertsonalak fitxategi batean jaso ahal izango direla. Jakinaraziko zaio halaber fitxategi horren arduraduna zein den; datu horiek zein helburu jakin, esplizitu eta bidezkoarekin biltzen diren eta datu horiek ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubidea duela.
  • Txingudiren ardurapean dauden datuen fitxategiak deklaratu dira Datuak Babesteko Agentzia Espainiarraren Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean.
  • Era berean, ezarrita ditu ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan jasotako segurtasun neurriak, dekretu horrek onartzen baitu datu pertsonalak dituzten Fitxategi Automatizatuen Segurtasun Neurrien Araudia.
  • Txingudik isilean gordeko ditu ematen dizkiguzun datuak eta informazioak eta datu horiek ez dizkie hirugarrenei emango.
  • Web orriek cookie-ak erabiltzen dituzte. Cookie-ak Webgune batek zure nabigazio programara bidal ditzakeen datu elementu txikiak dira, erregistraturiko erabiltzaileak ezagutu ahal izateko eta bisita kopurua erregistratzeko. Nolanahi ere, zure nabigatzailea konfiguratu ahal izango duzu cookie-ak ez jasotzeko moduan edo halakoak jasoko dituzula ohartarazteko moduan.
  • Zure datuak, ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu Txingudira idatziz zuzenduta, Olaberria Auzoko 18 zenbakira, 20303 Irun – Gipuzkoa (Espainia). Aldian behin Txingudik inkestak egiten ditu gure bisitarien beharrak eta profila hobeto ulertzeko. Inkesta bat egiten dizugunean, jasotzen dugun informazioa nola erabiliko dugun jakinaraziko dizugu.

Txingudiren webguneak estekak izan ditzake beste webgune batzuetara. Ahaleginak egiten baditugu ere pribatutasunarekiko dugun estandar eta errespetu handia partekatzen dutenekin bakarrik izaten esteka horiek, ez dugu inolako erantzukizunik beste webgune batzuen edukiaren edo intimitate praktiken aurrean. Politika honen inguruan galderaren bat baduzu, idatziguzu posta elektronikoz txingudi@txinzer. com helbidera. 

 

Web orriaren oina
© 2019 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)