
IRAILAK 22, larunbata
Zabaltza plazan, IRUN
Ordutegia: 13:00 - 20:00
16:30etik 19:30era - Bizikleten mantentze- eta konponketa-tailerra, Irungo Txirrindulari Elkartearen eskutik. Ekarri zure bizikleta eta bere oinarrizko mantentze-lanaren gakoak erakutsiko dizkizugu.
Zer eskaintzen dizu bigarren eskuko merkatu honek?
Bizikletak eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako objektuak (patinak, patineteak, trizikloak...) saltzeko edo erosteko aukera eskaintzen du.
Nola saldu ditzaket nire objektuak?
Hurbildu merkatuaren Informazio gunera 10:30ak eta 12:00ak bitartean, utzi bertan zure gauzak eta guk salduko dizkizugu. Zerbitzua DOAKOA da.
EZ EZAZU AUKERA PAREGABE HAU GALDU. Merka2dasoa aukera aparta da erabilitako objektuak berrerabiltzeko, hondakinen sorrera murriztuz.
Oharra: Bizikleta bat saltzeko edo erosteko, NAN erakutsi beharko da. Ez dira onartuko 400 € baino prezio garestiagoko bizikletak.



