Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitter

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.:
Junkal kalea, 26 behea. Irun.
UTM: N 43¬ļ20'23.6" / W 1¬ļ47'10.5"
Bulego nagusiak:
Olaberria auzoa, 18. Irun.
Kokapenak eta nola iritsi
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Irunek eta Hondarribiak "Zilarrezko erratza" jaso dute, herrialdeko bi hiri gabienetakoak eta iraunkorrenetakoak izateagatik

Saria Madrilen jaso zuten Irungo eta Hondarribiko alkateek Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateko lehendakari eta lehendakariorde gisa

Irungo eta Hondarribiko alkate Jos√© Antonio Santanok eta Txomin Sagarzazuk, hurrenez hurren, Txingudiko Mankomunitatearen ordezkari gisa, atzo jaso zuten Madrilen “Zilarrezko erratza”, herrialdeko bi hiri garbienetakoak eta iraunkorrenetakoak izateagatik emandako saria. Bertan izan zen halaber Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuakeko gerentea.

“Zilarrezko, Urrezko eta Platinozko” sariak bi urtean behin ematen ditu ATEGRUS, Hondakinen Kudeaketarako eta Ingurumenerako Elkarte Teknikoak, hirietako hondakinen eta garbiketaren kudeaketan egindako lan ona eta ingurumenaren kudeaketa iraunkorrari begira izandako teknologien garapena saritzeko.

Irun eta Hondarribia Espainiako eta Latinoamerikako hiri garbienen artean aukeratu dituzte aurten, eta hauxe nabarmendu dute bereziki “erabiltzen duten kudeatzeko eredu berria: ur hornidura eta saneamendu sareak, hondakinen bilketa eta hiri garbiketa, beren prozeduren eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetuz.

Sari banaketa TECMA 2018, Hirigintzaren eta Ingurumenaren Nazioarteko Azokaren esparruan egin zen, eta bertan urte bakoitzeko sarituek stand bat jartzen dute beren zerbitzuak eta lan sistemak ezagutzera emateko. Halatan, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak gune bat izan du, eta bertan, bi egunez, sektoreko profesionalek lehen eskutik ezagutu ahal izan dituzte Behe Bidasoa eskualdeko hondakinen kudeaketaren eta hiri garbiketaren eta uraren zikloaren kudeaketaren berezitasunak.

 

 

Web orriaren oina
© 2019 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)