Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

1999. urteko kanpainak

“Edukiontzi berriarekin, parte har ezazu – Gaikako bilketan zeregin handia duzu”

Contenedor amarillo de reciclaje de plásticos, metales y brickIrun eta Hondarribiko kaleetan edukiontzi horiak instalatuta, plastikozko, metalezko eta brick moldeko ontziak gaika biltzeko edukiontziak ipinita, Mankomunitateak abian jarri zuen aurreneko informazio eta kontzientziazio kanpaina gaikako bilketaren inguruan. Kanpainaren xedea izan zen biztanleak hondakinen sorreraren aurrean, hondakinen gaikako bilketaren aurrean eta, beraz, birziklatzearen aurrean, izan behar duen protagonismoaz kontzientziatzea eta biztanleak ingurumen orokorraren eta bereziaren aurrean jarrera positiboago bat izatea bultzatzea, gaikako bilketa masiboaren eta ondo eginaren aldeko portaera ohiturak sustatuz.

Bi alditan garatu ziren ekimenak: aurre-kanpainan eta kanpainan.

Aurre-kanpainan

Aurre-kanpainan afixa bana ipini zen etxe atarietan edukiontzi berrien kokalekua adierazteko planoarekin, eta aldizkaritxo berriemaile bat utzi zen postontzietan kanpainaren leloarekin, gaikako bilketen berri emanez: papera eta kartoia, beira, pilak, plastikozko ontziak, poteak eta brick moldekoak, eta bereziki azpimarratu ziren gaikako bilketaren aurrean norberaren parte hartzeak duen garrantzia eta horrek dakartzan abantaila guztiak.

Foiletoa ikusi

Bereziki edukiontzi horia azpimarratzen zen beste hiruak ezagunak zirelako ordurako eskualdean, eta gaikako bilketarako edukiontzi berri honek nahaste gehiago sor zitzakeelako era askotako materialak jaso zitzakeelako (plastikoak, poteak, tetrabrikak).

Kanpaina

Kanpainan publizitate bitartekariak eta hiritarrekiko zuzeneko harremanak baliatu ziren. Horretarako kalean bertan eta edukiontzien ondoan hezitzaileak ari izan ziren, eta hitzaldi berriemaileak eskaini zituzten elkarteetan

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)