Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Txingudiko Zerbitzuakeko berrogeita hamar langiletik gora ari dira lanean kaleetako urak husten

Txingudiko Zerbitzuakeko langile gehienak hustubideak garbitzen eta urak hartutako eremuak –Urdanibia edo Jaitzubia, besteak beste- libratzen ari dira azken ordu hauetan, eta zenbait lekutan ura husten joan den heinean, lurrak eta buztinak kentzen. Instalazioen kontrol gailu, talde eta langile guztiak erne daude gertatzen ari diren gorabeherei konponbidea eman ahal izateko.

Berrogeita hamar langiletik gora (Garbiketa, Sare eta Instalazio zerbitzuen artean) ari dira kaleetan lanean eta hainbat ordu daramatzate prezipitazio handiek ekarri duten ura husten Irungo eta Hondarribiko estolderia sistemaren bidez. Ahalegin handiak egiten ari dira hustu beharreko ur bolumen handiak eskualdeko ponpatze estazioak trabatu ez ditzan, ehuneko ehunean lanean gaueko orduetatik.

Eskualdean euri asko ari du pasa den gauaz geroztik eta uholdeak sortu dira errepide askotan. Arazo handienak Jaitzubia errekak eragindako uholdeengatik izan dira, trafiko aldaketa handiak ekarri baitituzte. Eguerdian taldeak erne egon dira itsasaldien gorabeherei erreparatzen.

 

 

Web orriaren oina
© 2020 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)