Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitter

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.:
Junkal kalea, 26 behea. Irun.
UTM: N 43¬ļ20'23.6" / W 1¬ļ47'10.5"
Bulego nagusiak:
Olaberria auzoa, 18. Irun.
Kokapenak eta nola iritsi
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Landa bidean trafikoa itxita egongo da Santa Elena ermitaren eta Ibaietako gainaren artean

Txingudiko Zerbitzuakek jakinarazten du datorren astelehenetik, ekainaren 4tik aurrera eta bi astez trafikoa itxi egingo dela Santa Elena ermitaren eta Ibaietako gainaren artean dagoen landa bidean. Leku horretara joan edo bertatik atera behar duten ibilgailuek beste bidea hartu beharko dute, gain horretatik Ibarla aldera doana (Bordatxiki baserria).

Errepidea itxiko da Ibaietako depositutik Santa Elena zubiraino edateko ura banatzeko adar nagusia berritzeko aurrera eramaten ari diren lanengatik. Txingudiko Zerbitzuakek urte honetarako aurreikusitako inbertsio handienetako bat da, 300.000 euroko aurrekontuarekin.

Itxita dagoela behar bezala seinaleztatuta egongo da landa bidearen hasieran Santa Elenako zubian nahiz Ibaietako gainean dagoen adarkaduran. Hala ere, edozein argibide nahi izanez gero, telefonoz arreta emateko zerbitzuko 900 119 384 zenbakira dei dezakete auzokoek.

 

Web orriaren oina
© 2019 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)