Datorren asteazken goizean gerta daitezke aldaketa horiek, hiriko ura banatzeko adar nagusietako bat berritzeko obren hasieraren ondorioz
Txingudiko Zerbitzuakek jakinarazten du datorren asteazken goizean, maiatzaren 9an, ur horniduran aldaketak gerta daitezkeela Irungo erdialdeko hainbat auzotan. Zehatzago esateko, aldeak egon daitezke presioan eta ura uher etor daiteke. Kanilako ura uher etortzen bada, prekauzio neurri gisa gomendatzen da ez edatea.
Honako hauek dira gorabehera horiek izan ditzaketen auzoak: Olaberria, Larreaundi, Olaketa, Santiago, Mendibil eta erdialdea.
Gorabehera horiek gertatuko dira asteazkenean hasiko delako ur hornidurarako adar nagusia berritzeko obra Ibaieta depositutik, kontuan izanik hartatik hornitzen dela Irungo hiriaren zati handi bat. Datozen urteetan eskualdeko banaketa sarean aurrera eramango den jarduera nagusietako bat da hau.
Txingudiko Zerbitzuak deitoratzen du gorabehera horiek herritarrei eragozpenak sortzea eta gogorarazten du edozein informazio osagarri nahi izanez gero jendeari arreta emateko zerbitzuarekin harremanetan jar daitezkeela 900 119 384 doaneko telefonoan.