“Zeure txanda da, ez geratu atzean”
Helburua
Kanpaina honek Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen gaikako bilketarako zerbitzuari buruzko informazioa ematea eta ingurumenaren alde norberak konpromisoak hartzeko beharraz biztanleak sentsibilizatzea izan zituen xede nagusi, tokiko arazoak agerian utzirik eta hiritarrak zaborra jatorrian bereizteko lanetan parte hartzera bultzatuz zaborrak gaika, egokiro eta kopuru handitan bildu ahal izateko. Hori guztia aukeren planteamenduan adierazitako 3 aldagaien –Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu– estrategian oinarriturik.
Kanpaina honetan Behe Bidasoako eskualdean eskuragarri dauden gaikako bilketa guztien zerbitzuen gida bat banatu zen postontzi guztietan. Kontsultarako oso elementu praktikoa izan zen, baliagarria oso etxeetan sor zitezkeen zalantza guztien aurrean.
Kanpaina honek tokiko hedabideetan izan zuen isla: irratietan, telebistan eta bitarteko idatzietan, baita kaleetan ere kaleko antzerkiaren bidez.