Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

2001. urteko kanpainak

“Eta zuk noiz?”

arraian hirugarren urtez, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatea hiritarrengana hurbildu zen ingurumen hezkuntzaren aldeko kanpaina baten bidez, Behe Bidasoako etxeetako gaikako bilketa ohiko portaera bihurtzeko xedean. Kanpaina honek bazuen berrikuntzarik, gaikako bilketarako zerbitzu berri bat eskaintzen hasi baitzen, oihalak biltzeko edukiontzi berri zuri baten bidezko zerbitzua.

Recicla

Hiru alditan garatu zen kanpaina hau: lehen aldi batean itsasgarri berriemaileak ipini ziren gaikako bilketarako edukiontzietan, baita afixa berriemaile bat ere etxe atarietan oihaletarako edukiontzi berrien kokalekua adieraziz; bigarren aldi batean tokiko hedabideetan eman zen kanpainaren berri eta aldi nagusia fronte bitan garatu zen: berriro ere hedabideetan eta kaleko ekimen batean, “keinuaren eguna” izenekoan.

Recicla

Keinuaren egunean” 4 x 3 metroko afixa erraldoia, aluminiozko egitura batek eutsita, ipini zen Irungo Colon Ibilbidean, larunbatez, eta Hondarribiko Butroi Ibilbidean, igandez, goizeko 9:00etatik gaueko 21:00ak arte. Parean, gutxi gora-behera 5 metroko tartera BOST edukiontziak zeuden: urdina, horia, oihalak biltzekoa, pilak biltzekoa eta iglu berdea. Eta afixaren eta edukiontzien artean hondakinez betetako kaxa bi eta kaleko hezitzaile lau: hauek oinezkoen arreta berenganatzea zuten xede, hurbildutakoei hondakin bana eman eta bakoitzak bere edukiontzian utzi behar zuen hura. Hondakina bere lekuan utzi ondoren, hezitzaileak txartel bat ematen zion hiritarrari etxeko zaborraren ordainagiria urte betez ez ordaintzeko zozketan parte hartzeko. Ekimen honetan aurreikuspen guztiak gainditu ziren, eta keinua egiten 3.300 lagunek baino gehiagok parte hartu zutela kalkulatu zen.

 

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)