Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

2002. urteko kanpainak

“Gaikako bilketa eta Birziklatzea”

Eskualdean gaikako bilketaren inguruan urtez urte garatzen ziren hezkuntza kanpainak gogora ekartzeko eta biztanleak sentsibilizatzen jarraitzeko norberak bere hondakinak gaika biltzeko konpromisoa bere egin zezan eta arian-arian parte hartzearen tasa emendatu zedin, urte honetan Behe Bidasoako etxe guztietako postontzietan oharrez beteriko kaiera bat utzi zen. Koaderno horretan aholku praktikoak ematen ziren hondakinak sorreran gutxitzeko, informazio zehatza ematen zen gaikako bilketaren inguruan, hitz jokoak eskaintzen ziren...

Ohar kaiera ikusi

“Hemen beira birziklatzen da”

Merkatuan ipintzen diren beirazko ontzien erdia ostalaritza sektorean kontsumitzen da, eta beraz, sektore hau funtsezkoa eta oinarrizkoa da material honen birziklatze tasa emendatzeko. Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatean gaika biltzen dira ostalaritza establezimenduetan sortzen diren beirazko ontziak bide publikoan instalatutako edukiontzien bidez, beren ezaugarri bereziengatik edukiontzi hauen jarduera esparruan ez dauden ostalaritza establezimenduetakoak izan ezik, azkeneko hauei erabat doakoa den “atez ateko” zerbitzua eskaintzen baitzaie.

2001eko abenduan Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak, 2001eko apirilaren 4an Eusko Jaurlaritzak eta Ecovidrio elkarteak izenpetutako hitzarmen-markoarekin bat egin ostean, beirazko ontziak zegozkien edukiontzietan utzi behar zituzten ostalari guztiei zuzenduriko sentsibilizazio kanpaina hau bururatu zuen Ecovidrio elkartearekin bat eginik, ostalariek ere beren alea ipini zezaten beren hondakinak birziklatzen.

Kanpaina honetan hezitzaile batek Mankomunitatea osatzen duten udalerri bietako 430 establezimenduak bisitatu zituen banan-banan, atez ateko bilketa zerbitzuaren onuradunak direnak izan ezik. Hondakinak gaika biltzeko eta dagozkien edukiontzietan uzteko betebeharrei buruzko informazio zehatza eman zien hezitzaileak, beira birziklatzearen abantailen berri eman zien, parte hartzearen garrantzia aipatu zien..., eta aldizkari berriemaile bana eman zien eskutik eskura.

Aquí reciclamos vidrio ¿Y tú?Bisitaldi hartan beirazko hondakinak bereizteko eta iglu berdean uzteko konpromisoa xede horretan prestatutako dokumentu batean idatziz azaldu zuten ostalari guztiei itsasgarri bat eman zitzaien aipatutako konpromisoaren erakusgarri.

Bisitaldi hura, era berean, ostalariek beirazko hondakinen bilketan zuten parte hartzeari, edukiontzien kokalekuei eta sektorearen beharrei buruzko datuak jasotzeko aprobetxatu zen.

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)