Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

2004. urteko kanpainak

Mankomunitatearen adierazgarri baten diseinua eta birziklatzea

Logo recicla2004. urtean Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak adierazgarri bat diseinatzeko erabakia hartu zuen Txingudiko Zerbitzuak elkartearen logotipoari eransteko eta Mankomunitatearen birziklatzearen aldeko erabaki sendoa Behe Bidasoako hiritar orori helarazteko, baita hiritarrak zeregin horretan parte hartzera bultzatzeko ere. Logotipo berri hau Mankomunitatearen zerbitzuetako ibilgailu guztietan eta Mankomunitatearen paperetan ipini zen, logotipo hau eskualdean modu erraz batean ezaguna egin zedin.

“Birziklatu”

Recicla2004. urtean zehar Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak beste sentsibilizazio kanpaina bat bururatu zuen biztanleei birziklatzearen kultura, hondakinen prebentziotik hasita etxeko hondakinak gaika bereizi arte, transmititzeko xedean.

Berriro ere, aurreko kanpainetan lortutako datu onak kontuan harturik, kanpaina honetan ere tokiko hedabideak eta hiritarrekiko zuzeneko harremanak baliatu ziren. Era berean, egutegi bat utzi zen postontzi guztietan, aurreko urtekoari segida ematen zion egutegia.

Tokiko hedabideetan iragarki labur bat emititu zen, eta beste iragarki bat eman zen argitara tokiko hedabide idatzietan.

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

Camiseta Kanpaina honek hiritarrekiko zuzeneko harremana bila zuen gaiaren inguruan zuzenean informatu ahal izateko, gaikako bilketaren eta birziklatzearen inguruan gerta zitezkeen zalantzak argitzeko eta iradokizunak jasotzeko. Xede horretan Kukuxumuxuk prestatutako 2.000 elastiko banatu ziren, birziklatzearen eta batez ere etxeko hiri hondakinak eta gisakoak birziklatzearen kultura transmititzen zuten elastikoak, oso erakargarriak nola gazte hala helduentzat.

Anuncio reciclaBeraz, elastikoak banatzeko sisteman zetzan kanpainaren funtsa, elastikoa pertsonalizatua izatea bila baitzen, hiritarrekin zuzeneko harremana eduki ahal izateko. Elastikoa nahi zutenei dei egiteko bi bide baliatu ziren: kanpainan egindako mahaiko egutegia postontzietan utzirik eta SMS mezuak igorriz, azken bide hau gazteentzat erakargarriagoa zelakoan; beraz, gaiari buruzko poster berriemaileak ipini ziren eskualdeko Institutu guztietan. 1.919 elastiko banatu ziren guztira.

Mahaiko egutegia ikusi

Los educadores ambientales que atendieron las oficinas aprovecharon el momento del reparto para entablar un conversación con todos ellos y aclarar las dudas que pudieran existir en torno a la recogida selectiva. Se repartieron 1.919 camisetas.

 

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)