Etxean nork bere konposta egiten
Etxean nork bere konposta egiteko xedean 2005ean abiarazitako kanpaina Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak garatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundi Txit Goreneko Garapen Iraunkorra Sailarekin elkarlanean.
Lau aldeak agerian dituzten etxe familiabakarretan, etxe adosatuetan, baserrietan eta gisakoetan bizi diren eta lurra, lorategia edo baratzea edukita landare hondakinekin eta euren etxeetan sortutako elikagai hondakinekin beren konposta egin nahi duten erabiltzaileek etxeko konpost gailuak eskuratzeko eta baliatzeko ahalegina, hiri hondakinak sorreran gutxitzeko neurritzat hartu behar da, gisa honetan konpost bihurtuko diren hondakinak ez baitira Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen hiri hondakinak tratatzeko sistemara bilduko eta gainera kontsumo pribatuko baliabide bihurtzen baitira.
Kanpainari hasiera emateko, konposta egin ahal izateko baldintzak betetzen zituzten familiekin harremanetan jartzen saiatu ziren. Tokiko hedabideak baliatu ziren xede horretan.
Halako interesa azaldu zuten familiekin harremanetan jarri eta gero, honako baliabide hauek ipini ziren interesatu guztien eskura:
- Konposta egiten ikasteko tailerrak. Konpostean espezializatutako ingurumen hezitzaile batek ordu eta erdiko ikastaroa / prestakuntza tailerra eskaintzen zuen, etxean nork bere konposta egiten ikasteko, konposta egiteko ontzian zer utzi daitekeen eta zer ez azaltzeko, etxean konposta egiteak dakartzan abantailen berri emateko... Aldi berean, kanpaina honetarako prestatutako konpost ontziak aurkeztu eta denen begira muntatzen zituen. Tailerrean zehar parte hartzaileek izan zitzaketen zalantzak argitzen ziren, eta guztiei etxean konposta egiteko gida eta konpost ontzi bana eman zitzaizkien.
Konpostatze eskuliburua jaitsi
- Web orria. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorra sailaren WEB orrian bada etxean nork bere konposta egiteko kanpainari emandako atal bat: konposta egiteko esku-gida, tailerren egutegia, ohiko zalantzak argitzeko saila eta beste... Ir a la web
- Aholkularitza pertsonalizatua. Ekimenean parte hartu zuten familia guztiei eskaini zitzaien zerbitzu hau; horretarako doako telefono zenbaki bana (900 84 00 83) eta posta elektronikoko helbide bana (konpost@gipuzkoa.net) eman zitzaizkien prestakuntza tailerretan.
OHARRA: Kanpaina hau irekita egonen da datozen urteetan etxean konposta egiteko prest gero eta familia gehiago izango direlakoan.
Gabonetako Haur Parkea (GHP)
Gabonetako jaiak tarteko, Irungo Udalak Gabonetako Haur Parkea antolatu zuen 2004ko abenduaren 18tik 2005eko urtarrilaren 5era arte FICOBA erakustazokan. Gutxi gora-behera 22.000 lagun izan ziren bertan, eta horietatik 2.189 lagunek zuzenean parte hartu zuten Txingudiko Zerbitzuak elkarteak ipinitako standean.
Helburua, hurbildutakoei Mankomunitatearen irudi atsegina eskaintzea, parte hartzaileen, nagusiki neska eta mutilen, ingurumenaren aurreko sentsibilizazioan, hondakinen gaikako bilketan eta haien birziklatzean sakonduz.
Standean zazpi jolas proposatzen ziren, aurreneko biak berrerabileraren ingurukoak eta beste bostak gaikako bilketaren ingurukoak. Jolasen ondoan 3 x 4 m-ko panela, metalezko egiturak eutsia, kanpainaren leloarekin (“Eta zuk noiz?”), 2001. urtean Txingudiko Zerbitzuak gai honen inguruan bururatutako kanpainaren lelo berarekin. Standean egokitu ziren, era berean, irlatxo ekologiko batera biltzen diren edukiontzi guztiak (edukiontzi urdina, horia, oihalak jasotzekoa, pilak jasotzekoa eta iglu berdea).